140. ALDIZKARIA - 2018ko uztailaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑEA

2016ko, 2017ko superabita aplikatzeko proiektua eta 2018ko aurrekontuaren aldaketak, kreditu berezien eta Gastu Orokorretarako Diruzaintzako gerakinekin finantzatutako kreditu-gehigarrien bidez. Hasiera bateko onespena

Iruñeko Udaleko Osoko Bilkurak, legezko den quorumarekin, 2018ko uztailaren 3an egindako bilkuran onetsi zituen 2017ko superabita aplikatzeko proiektua eta 2018ko aurrekontuaren aldaketak, kreditu berezien eta gastu orokorretarako diruzaintzako gerakinekin finantzatutako kreditu-gehigarrien bidez.

Indarra duten xedapenak betez, espedientea jendaurrean ikusgai egonen da Ogasuneko, Gizarte Ekonomiako, Enpleguko, Merkataritzako eta Turismoko Zuzendaritzan (Tokiko Ekonomia Jasangarriko Alorra) -Udaletxe plaza z.g., 1. solairua, 948420206-, hamabost egun baliodunez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina. Behin epe hori iraganda erreklamazio, eragozpen-bide edo oharrik gabe, aipatutako aurrekontu-aldaketa behin betiko onetsi dela joko da. Kasu horretan, ondorio juridikoak eragiteko, hala gertatu dela argitaratu beharko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, behin betiko testuarekin batera.

Hori guztia argitara ematen da jende orok jakin dezan.

Iruñean, 2018ko uztailaren 4an.–Alkatea, Joseba Asiron Saez.

Iragarkiaren kodea: L1808918