2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ORISOAIN
Xehetasun-azterketa, lerrokadurak aldatu eta bolumenak antolatzeko Udal Plan Orokorraren AA-26 unitate
asistematikoaren eremuan. Behin betiko onespena
Orisoaingo Udalak, 2018ko ekainaren 27an egin osoko bilkura arruntean, erabaki zuen behin betiko onestea Orisoaingo Udal Plan Orokorraren AA-26 unitate asistematikoaren xehetasun-azterketa, eremu horren lerrokadurak aldatu eta bolumenak antolatzeko. Xehetasun-azterketa, elkargo-onespenik gabekoa, Cristian Izuriaga Labianok sustatu, eta Ángel Fernández de Piérola arkitektoak (elkargokide zenbakia: 846) prestatu zuen 2017ko urriaren 30eko datarekin. Espediente zenbakia: ED-2017-1.
Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. eta 79. artikuluetan xedatuarekin bat.
Orisoainen, 2018ko uztailaren 4an.–Alkate udalburua, Alexandre Duró Cazorla.
ERANSKINA
Xehetasun-azterketa (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L1808772