140. ALDIZKARIA - 2018ko uztailaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NOAIN (ELORTZIBAR)

Xehetasun-azterketa, Zuluetako (Elortzibar) 1. eremuko UE-1.2 exekuzio unitatearena. Behin betiko onespena

Noain Elortzibarko Udalak, 2018ko ekainaren 25ean egin bilkuran, honako hau

ERABAKI ZUEN:

1. Behin betiko onestea Zuluetako (Elortzibar) 1. eremuko UE-1.2 exekuzio unitatearen xehetasun-azterketa, Jesús Iribarren Martinek eta Celia Iribarren Martinek sustatua.

2. Erabaki hau jakinaraztea espedientearen sustatzaileari, Iruñerriko Mankomunitateari eta Nafarroako Gobernuari, onetsitako dokumentuaren eta egindako txostenen kopiarekin batera.

3. Iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, hirigintzako araudiarekin batera, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan xedatutakoa betez.

Noain Elortzibarren, 2018ko uztailaren 4an.–Alkate udalburua, Alberto Ilundain Avellaneda.

ERANSKINA

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L1808780