140. ALDIZKARIA - 2018ko uztailaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURILLO EL FRUTO

Alkatetza beste baten esku uztea

Murillo el Frutoko Udaleko alkatearen 44. Ebazpena, 2018ko uztailaren 2koa. Horren bidez erabaki da alkatearen ahalmenak lehen alkateorde Amador Labiano Goñiren esku uztea, herritik kanpo egoteko asmoa baitu.

Juan Carlos Gabari Sanz, Murillo el Frutoko Udaleko alkate udalburua.

Kontuan harturik alkate sinatzaileak herritik kanpo egoteko asmoa duela, arrazoi pertsonalak direla eta, 2018ko uztailaren 5etik 14ra (biak barne).

Kontuan harturik Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onesten duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 43., 44. eta 47. artikuluetan xedatua;

EBATZI DUT:

Lehenbizikoa.–Alkate gisa ditudan eskudantziak Udaleko lehen alkateorde Amador Labiano Goñiren esku uztea, 2018ko uztailaren 5etik 14ra bitarte, biak barne.

Bigarrena.–Honako hau Amador Labiano Goñiri jakinaraztea.

Hirugarrena.–Honen berri ematea Osoko Bilkurari, egiten duen hurrengo bilkura arruntean.

Laugarrena.–Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Murillo el Fruton, 2018ko uztailaren 2an.–Alkatea, Juan Carlos Gabari Sanz.

Iragarkiaren kodea: L1808788