140. ALDIZKARIA - 2018ko uztailaren 20a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

245E/2018 FORU AGINDUA, ekainaren 25ekoa, Osasuneko kontseilariak emana, zeinaren bidez Ana María Grijalba Uche andrea izendatzen baita, merezimendu-lehiaketa eginda, Nafarroako Ospitaleguneko Analisi Klinikoen Laguntza Zerbitzuko buru izateko.

Langile guztiek berdintasun baldintzetan parte hartzen dutela bermatzeko asmoz, Osasuneko kontseilariaren irailaren 14ko 68/2016 Foru Aginduaren bidez, arautu zen Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko osasun laguntzako zerbitzuburu eta atalburuen lanpostuak bitarte baterako izendapenez betetzeko prozedura, betiere haien deialdi publikoa egiten den arte kasuan-kasuan erabakitzen den erregelamenduzko prozedurari jarraituz.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen apirilaren 12ko 220E/2018 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Nafarroako Ospitaleguneko Analisi Klinikoen Laguntza Zerbitzuko burutza betetzeko, merezimendu-lehiaketa bidez, bitarte baterako izendapenaz.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendariaren maiatzaren 24ko 887E/2018 Ebazpenaren bidez, onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsi zen deialdi horretan.

Jarduketak bukatuta, merezimendu-lehiaketaren epaimahaiak deialdiko gutxieneko puntuazioa gainditu duen izangaia proposatu du burutza bitarte baterako betetzeko.

Kontuan harturik aurrekoa eta deialdiaren 8. oinarrian xedatutakoa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak, 2018ko ekainaren 18an, proposatu zuen Ana María Grijalba Uche izendatzea Nafarroako Ospitaleguneko Analisi Klinikoen Laguntza Zerbitzuko buru, bitarte baterako (urtebeteko epea, hiru urte arte luzatzen ahal dena).

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren estatutuak onetsi zituen irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren 20.1 artikuluak xedatzen du ezen Osasuneko kontseilariari dagokiola organo zentraletako zuzendariak, kudeatzaileak, zuzendariordeak, organo periferikoetako zuzendariak eta zerbitzuko buruak izendatzea eta kargutik kentzea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak proposaturik.

Ikusirik Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak aurkeztu duen proposamena,

AGINDU DUT:

1. Ana María Grijalba Uche andrea, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionarioa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Nafarroako Ospitaleguneko Analisi Klinikoen Laguntza Zerbitzuko buru izendatzea bitarte baterako, hain zuzen ere lanpostuaren jabetza hartzen duenetik urtebeterako.

2. Interesdunak izendapena jakinarazten zaionetik hamar egun naturaleko epean jabetu beharko du lanpostuaz.

3. Foru agindu hau interesdunari jakinaraztea, eta igortzea Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileari, Profesionalen Zuzendaritzari, Ordainsari eta Prestazioen Zerbitzuari, Langileriaren Prozesu eta Ebaluazio Zerbitzuari eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileen Antolamendu eta Araubidearen Atalari, Nafarroako Ospitaleguneko Kudeatzailetzari, Profesionalen Zuzendaritzari eta Langileriaren eta Lan Harremanen Zerbitzuko Kudeaketa Administratiboaren Unitateari, behar diren ondorioak izan ditzan.

4. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2018ko ekainaren 25ean.–Osasuneko kontseilaria, Fernando Domínguez Cunchillos.

Iragarkiaren kodea: F1808564