140. ALDIZKARIA - 2018ko uztailaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERA

6. sektoreko UE2 unitatea (11. poligonoa, 14. lurzatia)
borondatez birzatitzeko proiektuaren eranskina.
Onespena

Tokiko Gobernu Batzordeak, 2018ko ekainaren 20an egindako bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen, besteak beste:

1. Onestea lehen adierazitako 6. sektoreko UE2 unitatea borondatez birzatitzeko proiektuaren eranskina, Juan M.ª Ado Barberon eta M.ª Nieves Lourdes Celayeta Errandoneak aurkeztua.

2. Erabaki hau interesdunei jakinaraztea.

3. Onespen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioetarako.

Akordio honen aurka tarteka daitezke ondoko helegite hauetariko edozein:

–Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari berari zuzendua, hilabeteko epean errekurritzen den egintza jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabetez, errekurritzen den egintza jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritzen den egintza jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Beran, 2018ko uztailaren 3an.–Alkatea, Josu Iratzoki Agirre.

Iragarkiaren kodea: L1808828