140. ALDIZKARIA - 2018ko uztailaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERA

Frontoiko obrak egiteko proiektuaren gastuetarako 2018ko aurrekontuko kreditu-transferentziaren espedientea (1/18).
Behin betiko onespena

2018ko apirilaren 11n Udalak egindako osoko bilkuran, frontoiko obrak egiteko proiektuaren gastuetarako 2018ko aurrekontuko kreditu-transferentziaren espedientea (1/18) hasiera batez onestea erabaki zen.

Horren iragarkia 95. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, 2018ko maiatzaren 18an. Espedientea hamabost egun balioduneko epean jendaurrean egon da, baina ez da inolako erreklamaziorik aurkeztu.

Beraz, kreditu-transferentziaren espediente hori behin betiko onetsi eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean laburturik ematen da argitara, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

1 3422 62200 - Frontoia (kopurua: 4.912,61 euro) aurrekontu-aplikazioaren gastua 1 1612 60900 - Elzaurdiako biltegia eta lotuneak (kopurua: 4.912,61 euro) aplikazioaren kreditu-transferentziaren bitartez finantzatuko da.

Beran, 2018ko uztailaren 2an.–Alkatea, Josu Iratzoki Agirre.

Iragarkiaren kodea: L1808709