140. ALDIZKARIA - 2018ko uztailaren 20a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

Laburpena, Hezkuntzako zuzendari nagusiak otsailaren 5ean emandako 299/2018 Ebazpenarena. Ebazpen horren bidez eman zaie diru-laguntza bat El Molino eta Isterria guraso elkarteei, eskola garraioaren gastuak ordaintzen laguntzeko, 2018ko urtarriletik ekainerako eta irailetik abendurako aldietarako, diru-laguntzak zuzenean emateko prozeduraren bidez.

Oharra: testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index). DDBN (Identifikazioa): 405065.

Lehenbizikoa:

Onuradunak: El Molino eta Isterria ikastetxe pribatu itunduetako guraso elkarteak.

Bigarrena:

Xedea: oinarri hauen xedea da El Molino eta Isterria hezkuntza bereziko ikastetxe itunduetako guraso elkarteei diru-laguntzak emateko araubidea ezartzea, 2018. urterako. Horien bidez, eskola garraioaren zerbitzua finantzatuko da partez.

Hirugarrena:

Oinarri arautzaileak: oinarri arautzaileak Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean ezarritakoak dira.

Laugarrena:

Zenbatekoa: 35.100 euroko gastua, gehienez.

Iruñean, 2018ko ekainaren 14an.–Hezkuntzako zuzendari nagusia, Roberto Pérez Elorza.

Iragarkiaren kodea: F1808683