1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
620/2018 EBAZPENA, maiatzaren 30ekoa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Nafarroako toki entitateei diru-laguntzak emateko deialdia ebazten duena, herrietako kontsultategiak eta kontsultategi lagungarriak eraberritu edo handitzeko 2018ko obrak finantzatzeko.
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak martxoaren 5ean emandako 188/2018 Ebazpenaren bidez, Nafarroako toki entitateei diru-laguntzak emateko deialdia eta haren oinarri arautzaileak onetsi ziren, eta baimena eman zen gastua egiteko, herrietako kontsultategiak eta kontsultategi lagungarriak eraberritu edo handitzeko 2018ko obrak finantzatzeko.
2018ko Nafarroako Aurrekontu Orokorretan 547001-52300-7609-312802 partida ageri da, “Kontsultategiak eraberritu edo handitzeko transferentziak” izenekoa, eta 950.000 euroko kreditua du.
Deialdi honen oinarri arautzaileetan izendatutako Balorazio Batzordeak (aipatu 188/2018 Ebazpenaren bidez onetsia) onartutako eskaeren artean lehentasun ordena finkatzeko txostena egin du. Puntuazioan berdinketarik bada, ordena erabakitzea da txostenaren xedea, betiere emandako puntuazioen eta deialdi honen oinarri arautzaileek ezarritakoaren arabera. Horren ondorioz, hau da ordena:
ESKATZAILEA | KONTSULTATEGIA | JARDUKETEN IZENAK | PUNTUAK, GUZTIRA | LEHENTASUN ORDENA |
Mendabiako Udala | Mendabia | Kontsultategia handitzea | 25 | 1 |
Ameskoabarrengo Udala | Zudairi | Kontsultategia handitu, eraberritu eta egokitzea | 22 | 2 |
Berriobeitiko Udala | Berriobeiti | Obrak eraikinean kontsultategia egiteko | 21 | 3 |
Murchanteko Udala | Murchante | Kontsultategia handitu eta eraberritzea | 20 | 4 |
Fiteroko Udala | Fitero | Kontsultategia egokitu eta eraberritzea | 16 | 5 |
Arantzako Udala | Arantza | Berritze lanak | 15 | 6 |
Erroibarko Udala | Erro | Komunak berritzea, ateak zabaltzea eta sarbideak aldatzea | 14 | 7 |
Eratsungo Udala | Eratsun | Kontsultategia eraberritzea | 14 | 8 |
Baztango Udala | Oronotz | Kontsultategia handitu eta eraberritzeko proiektua | 14 | 9 |
Irañetako Udala | Irañeta | Eraikina eraberritzeko obrak kontsultategia egiteko | 12 | 10 |
Azkonako Kontzejua | Azkona | Eraikina eraberritzeko obrak kontsultategia egiteko | 11 | 11 |
Cabredoko Udala | Cabredo | Teilatua konpontzea eta berokuntza sistema aldatzea | 10 | 12 |
Luzaideko Udala | Luzaide | Barruko ateak ordeztea eta kontsultategiko sarbidea aldatzea | 10 | 13 |
Arbizuko Udala | Arbizu | Instalazioak egokitzeko eta hobetzeko jarduketa txikiak | 10 | 14 |
Beriaingo Udala | Beriain | Teilatua berritzea | 10 | 15 |
Monteagudoko Udala | Monteagudo | Harrera-administrazio gunea ixtea | 9 | 16 |
Cabanillasko Udala | Cabanillas | Ate automatikoak jartzea eraikinaren sarreran | 9 | 17 |
Urdazubiko Udala | Urdazubi | Kanpoko arotzeria eta kristalak aldatzea | 9 | 18 |
Berako Udala | Bera | Teilatua berritzea | 9 | 19 |
Mendigorriko Udala | Mendigorria | Hainbat gabezia konpontzeko jarduketak | 8 | 20 |
Anueko Udala | Olague | Teilatua berritzea eta irisgarritasuna hobetzea arrapala baten bidez | 8 | 21 |
Gorzako Kontzejua | Gorza | Instalazioak egokitzeko eta hobetzeko jarduketa txikiak | 8 | 22 |
Astraingo Kontzejua | Astrain | Instalazioak egokitzeko eta hobetzeko jarduketa txikiak | 8 | 23 |
Urraulgoitiko Udala | Irurozki | Instalazioak egokitzeko eta hobetzeko jarduketa txikiak | 8 | 24 |
Iturmendiko Udala | Iturmendi | Fatxadak, kanpoko arotzeria eta teilatua egokitzeko jarduketak | 8 | 25 |
Cadreitako Udala | Cadreita | Klimatizazioa instalatzea bi kontsultatan | 8 | 26 |
Lergako Udala | Lerga | Instalazioak egokitzeko eta hobetzeko jarduketa txikiak | 7 | 27 |
Jaizko Udala | Jaiz | Leihoak aldatzea | 7 | 28 |
Gabarderalgo Kontzejua | Gabarderal | Teilatua berritzea | 7 | 29 |
Igantziko Udala | Igantzi | Berokuntzarako instalazio trifasikoa | 6 | 30 |
Zubietako Udala | Zubieta | Klimatizazioa instalatzea, ate eta leiho berriak jartzea | 6 | 31 |
Itzako Udala | Eritze Itza | Erradiadoreen bidezko beroketa sistema aldatzea | 6 | 32 |
Santsolgo Udala | Santsol | Gasolioaren bidezko beroketa instalatzea | 6 | 33 |
Abaurrepeko Udala | Abaurrepea | Bi leiho aldatzea | 6 | 34 |
Oinarrizko Osasun Laguntzako Kudeaketa Ekonomikoaren eta Zerbitzu Orokorren Zerbitzuak eginiko proposamena ikusirik, Osasun Departamentuko kontu-hartzailetzaren adostasunez eta aurrekontuan dagoen dirua kontuan hartuz, toki entitateen aldeko diru-laguntzak ematea erabaki da, proposamenean adierazten diren zenbatekoetan.
Irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuek ematen dizkidaten ahalmenak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. Diru-laguntzak ematea herrietako kontsultategiak eta kontsultategi lagungarriak eraberritu edo handitzeko 2018ko obrak finantzatzeko, hain zuzen ere 950.000 euro, toki entitateentzat, ondoren azaltzen diren gehieneko zenbatekoetan banaturik:
–Mendabiako Udalari (IFZ: P3116500D) gehienez ere 198.380 euro ematea, Mendabiako kontsultategia handitzeko obra finantzatzeko. Diru-laguntza 2018ko jarduketei dagokie.
–Ameskoabarrengo Udalari (IFZ: P3101300F) gehienez ere 259.999,41 euro ematea, Zudaireko kontsultategia handitu eta eraberritzeko obra finantzatzeko. Diru-laguntza 2018ko jarduketei dagokie.
–Berriobeitiko Udalari (IFZ: P3190200J) gehienez ere 192.410 euro ematea, Berriobeitiko kontsultategia egiteko behar den udal eraikineko obra finantzatzeko. Diru-laguntza 2018ko jarduketei dagokie.
–Murchanteko Udalari (IFZ: P3117600A), gehienez ere 299.210,59 euro ematea, Murchanteko kontsultategia handitu eta eraberritzeko obra finantzatzeko. Diru-laguntza 2018ko jarduketei dagokie.
2. Gastu hori 2018ko Gastuen Aurrekontuetako “Kontsultategiak eraberritu edo handitzeko transferentziak” izeneko 547001-52300-7609-312802 partidari egoztea.
3. Ebazpen honen iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
4. Ebazpen hau toki entitate interesdunei jakinaraztea, eta igortzea Osasun Departamentuan dagoen Kontu-hartzailetza Delegatuari; Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Kudeaketa Ekonomikoaren eta Zerbitzu Orokorren Zuzendaritzari, eta Horniduraren, Azpiegituren eta Zerbitzu Orokorren Zuzendariordetzari; Kudeaketa Ekonomikoaren eta Zerbitzu Orokorren Zerbitzuari, Zerbitzu Orokorren eta Mantentze-lanen Atalari, eta Oinarrizko Osasun Laguntzako Kontabilitate-kudeaketaren eta Fakturazioaren Atalari, behar diren ondorioak izan ditzan. Horrekin batera, administrazio publikoak ez diren interesdunei adierazten zaie gora jotzeko errekurtsoa, Osasuneko kontseilariari zuzendua, jar dezaketela ebazpen honen aurka, hau argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 57.4. artikuluan xedatutakoari jarraituz. Administrazio publikoek, berriz, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik bi hilabeteko epean, deusetan galarazi gabe horren aurretik Nafarroako Gobernuaren aurrean errekerimendua egitea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.
Iruñean, 2018ko maiatzaren 30ean.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Óscar Moracho del Río.
Iragarkiaren kodea: F1807326