140. ALDIZKARIA - 2018ko uztailaren 20a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

GORA JOTZEKO ERREKURTSOA. Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak ekainaren 12an emandako 1910/2018 Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoan interesa dutenak epatzea. Ebazpen horren bidez, izangaiak aldian behin sartzearen ondoriozko behin betiko zerrenda berariazkoak onetsi ziren, baita onartu ez ziren izangaiena ere.

Iragarki honen bidez aditzera ematen da Gurutze Salaberri Irungarai andreak gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu duela Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren ekainaren 12ko 1910/2018 Ebazpenaren aurka, Bigarren Hezkuntzako irakasleen, Lanbide Heziketako irakasle teknikoen eta Hizkuntza Eskola Ofizialetako irakasleen zenbait zerrenda berariazkoren gainean.

Horrenbestez, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 118. artikuluan xedaturikoarekin bat, honako zerrenda hauetan daudenak epatzen dira:

–Laneko prestakuntza eta orientabideak, gaztelania: Manuel Álvaro Martín Álvarez-etik hasi eta Iker Cia Sánchez-eraino, biak barne.

–Ostalaritza eta turismoa, euskara: Nerea Vara Villegas-etik hasi eta June Alegría Bakeriza-raino, biak barne.

–Administrazio Kudeaketako Prozesuak, gaztelania: María Idoya Lahidalga Fernández-etik hasi eta Constancio Javier García Molina-raino, biak barne.

–Merkataritzako Prozesuak, gaztelania: Florián Vijuesca Romanos-etik hasi eta Adela Martín Martínez-eraino, biak barne.

–HEO, euskara: Unai Mendiluce Michelena-tik hasi eta Kepa Isasi Salaberria-raino, biak barne.

Iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik gehienez ere hamar egun balioduneko epean, alegazioak egiten ahalko dituzte Hezkuntza Departamentuko Erregistroan aurkeztuta (Iruñeko San Domingo aldapa, z.g.) edo, bestela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan ezarritako bideetatik edozein erabiliz.

Aurkeztutako errekurtsoaren kopia interesdunen eskura dago Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiko Araubide Juridikoaren Atalean (Iruñeko San Domingo aldapa, z.g.).

Iruñean, 2018ko uztailaren 4an.–Hezkuntza Departamentuko idazkari tekniko nagusia, Begoña Alfaro Oricáin.

Iragarkiaren kodea: F1808770