140. ALDIZKARIA - 2018ko uztailaren 20a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

GORA JOTZEKO ERREKURTSOA. Epatzeko iragarkia, Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak ekainaren 12an emandako 1910/2018 Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoan interesa dutenentzat. Ebazpen horren bidez, izangaiak aldian behin sartzearen ondoriozko behin betiko zerrenda berariazkoak onetsi ziren, baita onartu ez ziren izangaiena ere.

Iragarki honen bidez aditzera ematen da Estíbaliz Arraztoa Magaña andreak gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu duela Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren ekainaren 12ko 1910/2018 Ebazpenaren aurka, Ekonomia (euskara) eta Lanerako Prestakuntza eta Orientabideak (gaztelania) espezialitateetako Bigarren Hezkuntzako irakasleen zerrenda berariazkoen gainean.

Horiek horrela, eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 118. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, interesdunak epatzen dira, aipatu zerrendetan 7,14 baino puntuazio baxuagoa dutenak hain zuzen, alegazioak egin ahal izan ditzaten, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik gehienez ere hamar egun balioduneko epean, Hezkuntza Departamentuaren Erregistroan aurkeztuz (Iruñeko San Domingo aldapa, z.g.) edo, bestela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan ezarritako bideetatik edozein erabiliz.

Aurkeztutako errekurtsoaren kopia interesdunen eskura dago Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiko Araubide Juridikoaren Atalean (Iruñeko San Domingo aldapa, z.g.).

Iruñean, 2018ko ekainaren 28an.–Idazkari Tekniko Nagusia, Begoña Alfaro Oricain.

Iragarkiaren kodea: F1808551