140. ALDIZKARIA - 2018ko uztailaren 20a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

GORA JOTZEKO ERREKURTSOA, suhiltzaile izateko hamazazpi lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdiaren aurka.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko suhiltzaile izateko hamazazpi lanpostu oposizio bidez betetzeko prozeduran, gora jotzeko errekurtsoak jarri dituzte Daniel Ancizu Martínez jaunak, Unión Autonómica de CSIF Navarra ordezkatuz, eta Isabel Artieda Urrestarazau andreak, LAB sindikatua ordezkatuz, deialdia onesten duen apirilaren 26ko 965/2018 Ebazpenaren aurka.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 118. eta 42. artikuluei jarraituz, aditzera ematen zaie interesdun guztiei, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik gehienez ere hamar egun balioduneko epean alegazioak egin ditzaten, Erregistro Orokorrean aurkeztuta (Nafarroako Jauregia, Karlos III.aren etorbidea, 2, Iruña), edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan adierazitako bideak erabiliz.

Jarritako errekurtsoen kopia interesdunen eskura dago Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Araubide Juridikoaren Atalean (Karlos III.aren etorbidea, 2, 2. solairua, Iruña).

Iruñean, 2018ko uztailaren 6an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

Iragarkiaren kodea: F1809035