140. ALDIZKARIA - 2018ko uztailaren 20a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.3. Foru Aginduak

206E/2018 FORU AGINDUA, maiatzaren 25ekoa, Osasuneko kontseilariak emana, Osasuneko kontseilariaren ekainaren 17ko 274E/2016 Foru Agindua aldatzen duena. Foru agindu horren bidez Nafarroan denboraren baitako larrialdiei arreta emateko estrategiaren helburuak eta erantzukizunak ezarri ziren.

Osasuneko kontseilariaren ekainaren 17ko 274E/2016 Foru Aginduaren bidez ezarri ziren Nafarroan denboraren baitako larrialdiei arreta emateko estrategiaren Batzorde Teknikoaren helburuak eta erantzukizunak. Foru agindu hori Osasuneko kontseilariaren ekainaren 22ko 500E/2017 Foru Aginduaren bidez aldatu zen zati batean.

Plangintzarako, Ebaluaziorako eta Ezagutza Kudeatzeko Zerbitzuak jakinarazi du 274E/2016 Foru Agindua berriro aldatu behar dela, septizemia denboraren baitako gaixotasuntzat jotzearen ondorioz, eta komenigarria dela Estrategiaren Batzorde Teknikoko kideak hautatzea estrategiari lotutako unitate eta zerbitzuetako arduradunak izateagatik eta ez izen hutsez.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. Osasuneko kontseilariaren ekainaren 17ko 274E/2016 Foru Aginduaren 5. puntua aldatzea. Foru agindu haren bidez ezarri ziren Nafarroan denboraren baitako larrialdiei arreta emateko estrategiaren helburuak eta erantzukizunak. Honako hau gehitu da:

“–Carlos Ibero Esparza, septizemiaren protokoloaren eta abiarazte-kodearen koordinatzaile tekniko.

–Nuria Clerigué Arrieta, kode guztietan haurrei arreta emateko protokoloaren koordinatzaile tekniko.”

2. Osasuneko kontseilariaren ekainaren 17ko 274E/2016 Foru Aginduaren 7. puntua aldatzea. Honela geldituko da idatzita:

“7. Honako hauek osatuko dute denboraren baitako larrialdiei arreta emateko estrategiaren Batzorde Teknikoa:

–Estrategiaren arduraduna, batzordeburua izanen dena.

–Iktusaren, miokardioko infartu akutuaren, trauma akutuaren, ospitalez kanpoko bihotzeko geldialdiaren/asistolian dohaintza egitearen, septizemiaren eta kode guztietan haurrei arreta emateko protokoloen eta abiarazte-kodeen koordinatzaileak.

–Programa bakoitzaren koordinatzaileak.

–Ospitalez Kanpoko Larrialdien Zerbitzuko burua.

–Oinarrizko Osasun Laguntzako zuzendariorde bat, Oinarrizko Osasun Laguntzako kudeatzaileak proposatuta izendatua.

–Nafarroako Ospitaleguneko Larrialdi Zerbitzuko burua.

–Tuterako Ospitaleko Larrialdi Zerbitzuko burua.

–Lizarrako Ospitaleko Larrialdi Ataleko burua.

–S.O.S. Nafarroa Ataleko burua. Aretoko operadoreen arduraduna.

–Nafarroako Ospitaleguneko Urgentziazko Prozesuetako Zainketen Arloko burua.

–Plangintzarako, Ebaluaziorako eta Ezagutza Kudeatzeko Zerbitzuko Osasun Plana Sostengatzeko Unitate Teknikoko arduraduna.”

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2018ko maiatzaren 25ean.–Osasuneko kontseilaria, Fernando Domínguez Cunchillos.

Iragarkiaren kodea: F1807226