139. ALDIZKARIA - 2018ko uztailaren 19a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

453/2018 EBAZPENA, maiatzaren 28koa, Herri Lanetako zuzendari nagusiak emana, errepideko garraio publikoan aritzeko lanbide gaitasunaren probak, 2018ko apirilaren 14an eginak, gainditu dituzten izangaien zerrenda onesten duena.

Herri Lanetako zuzendari nagusiaren azaroaren 6ko 951/2017 Ebazpenaren bidez, errepideko garraio publikoan aritzeko lanbide gaitasunaren ziurtagiria eskuratzeko probetarako deia egin zen. Deialdia 2018ko 8. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 11an, eta probak 2018ko apirilaren 14an egin ziren.

Behar diren probak egin ondoren, horretarako izendatutako epaimahaiak haiek gainditu dituzten izangaien zerrenda aurkeztu du, deialdiko hamargarren oinarrian aurreikusitako ondorioetarako.

Horrenbestez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Errepideko garraio publikoan aritzeko behar den lanbide gaitasuna lortzeko probak gainditu dituzten izangaien zerrenda, ebazpen honen eranskinean ageri dena, onestea.

2. Garraio Zerbitzuari agintzea lanbide gaitasuna egiaztatzeko behar diren agiriak presta ditzala.

3. Ebazpen hau Kudeaketa Atalari jakinaraztea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

4. Adieraztea ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Garapen Ekonomikorako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Iruñean, 2018ko maiatzaren 28an.–Herri Lanetako zuzendari nagusia, Ignacio Nagore Laín.

ERANSKINA

Salgaien garraiorako gaitasuna lortzeko probak gainditu dituzten izangaien behin betiko zerrenda

DEITURAK ETA IZENA

ALONSO QUINTANA, MARIA LUISA

ARISTEGUI MONGE, PABLO

CORNAGO BLANCO, SERGIO

DAQUILENA TACO, MANUEL VINICIO

GARRO MARTINEZ, JOSE IGNACIO

IBAÑEZ MUGICA, PABLO

LARRAYOZ IRACHETA, ALFONSO

MALON RESANO, RAUL

MORIONES ISTURIZ, IGNACIO

ONOFREI, NATALIA

OSÉS LANA, NOEMI

OSTERIZ TEJERO, EDUARDO

PEREIRA CORDEIRO, MARCO ALEXANDRE

REDONDO LORENTE, JOSE MARIA

RODRIGUEZ BALLIRIAIN, JAVIER

SANJUAN BARRERA, VERONICA

SARASOLA GARCIA, M.ª MERCEDES

SESMA ECHEVERRIA, JAVIER

TELLÓN OYAREGUI, JAVIER

ZUBELDIA MUNARRIZ, ALFONSO

Bidaiarien garraiorako gaitasuna lortzeko probak gainditu dituzten izangaien behin betiko zerrenda

DEITURAK ETA IZENA

ALCALDE PASTOR, ANTONIO

ASCENSION LEOZ, MIGUEL ANGEL

Iragarkiaren kodea: F1807184