139. ALDIZKARIA - 2018ko uztailaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BUÑUEL ALDEKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

2018ko 1. eta 2. aurrekontu-aldaketak. Hasierako onespena

Buñuel aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen Batzarrak, 2018ko ekainaren 20an egin bilkura berezian, erabaki zuen hasiera batean onestea 1. eta 2. aldaketak 2018ko aurrekontu orokor eta bakarrean.

Espedientea jendaurrean egonen da Idazkaritzan, hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, bizilagunek eta interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazio eta alegazioak aurkez ditzaten.

Inork erreklamaziorik aurkezten ez badu, aurrekontu-aldaketa horiek behin betiko onetsitzat joko dira, aipatu jendaurreko epea iragandakoan.

Buñuelen, 2018ko uztailaren 3an.–Mankomunitateko burua, Francisca Gil Palos.

Iragarkiaren kodea: L1808718