139. ALDIZKARIA - 2018ko uztailaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZKOIEN

Egiturazko aldaketa Udal Planean, industriako lurzoru urbanizagarriko 9B sektoreari dagokionez. Hasierako onespena

Azkoiengo Udalak, 2018ko ekainaren 27an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Azkoiengo Udal Planaren egiturazko aldaketa (industriako lurzoru urbanizagarriko 9B sektorea), Félix Barcos Alonsok sustatua.

Jendaurrean egonen da hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 77.2 artikuluan xedatuari jarraikiz.

Azkoienen, 2018ko uztailaren 3an.–Alkatea, Juan Carlos Castillo Ezpeleta.

Iragarkiaren kodea: L1808704