139. ALDIZKARIA - 2018ko uztailaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORISOAIN

Aldaketa, Herri-lurren aprobetxamendua (nekazaritza ekologikoa) arautzen duen ordenantzan. Hasierako onespena

Orisoaingo Udalak, 2018ko ekainaren 27an egin osoko bilkura arruntean, erabaki zuen 2017ko ekitaldirako ekonomia eta finantza plana onestea, 2017ko aurrekontua likidatu denean ez baita aurrekontuen egonkortasunari buruzko helburua bete.

Aurrekontu Egonkortasunari eta Finantza Iraunkortasunari buruzko apirilaren 27ko 2/2012 Lege Organikoaren 23.4 artikuluan eta Aurrekontu Egonkortasunari buruzko abenduaren 12ko 18/2001 Legea garatzeko Erregelamendua onesten duen azaroaren 2ko 1463/2007 Errege Dekretuaren 26. artikuluan ezarritakoa bete beharrez, erabakitako onespena jendaurrean egonen da, ediktua Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaraturik, aditzera emateko ez beste deusetarako.

Orobat aditzera emateko ez beste deusetarako, ekonomia eta finantza planaren kopia bat jendearen eskura dago, Udalak osoko bilkuran onetsi duenetik, eta hala egonen da harik eta planaren indarraldia bukatu arte.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Orisoainen, 2018ko uztailaren 3an.–Alkate udalburua, Alexandre Duró Cazorla.

Iragarkiaren kodea: L1808759