139. ALDIZKARIA - 2018ko uztailaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERRIBERRI

Aldaketa, Herri-lurren aprobetxamendua (nekazaritza ekologikoa) arautzen duen ordenantzan. Hasierako onespena

Erriberriko Udalak, 2018ko uztailaren 2ko osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Herri-lurren aprobetxamendua arautzen duen ordenantza aldatzea, herri-lurretan labore iraunkorrak baimentzeko araudiari dagokionez. Aldaketak ordenantza horren 36. eta 36. bis artikuluei eragiten die.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1. artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, eragozpen edo oharrak aurkez ditzaten.

Erriberrin, 2018ko uztailaren 3an.–Alkatea, Andoni Lacarra García.

Iragarkiaren kodea: L1808710