139. ALDIZKARIA - 2018ko uztailaren 19a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

1405/2018 EBAZPENA, 2018ko uztailaren 5ekoa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana, zeinaren bidez agintzen baita argitaratzeko “Erabakia, Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakasle eta ikertzaileen 2018. urteko Lan Eskaintza Publikoa onesten duena”, Gobernu Kontseiluak 2018ko uztailaren 5ean hartu zuen erabaki baten bidez onetsia.

2003ko maiatzaren 12ko 110/2003 Foru Dekretuak onetsitako Unibertsitateko Estatutuetako 40. artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz, agintzen dut argitaratzeko 2018ko uztailaren 5ean Gobernu Kontseiluak hartu zuen erabakia, zeinaren bidez onetsi baitzen Erabakia, Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakasle eta ikertzaileen 2018. urteko Lan Eskaintza Publikoa onesten duena.

“ERABAKIA, NAFARROAKO UNIBERTSITATE PUBLIKOKO
2018. URTEKO IRAKASLE ETA IKERTZAILEEN LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA ONESTEN DUENA

2018ko Estatuko Aurrekontu Orokorren 2018ko uztailaren 3ko 6/2018 Legeak, 19.Bat.3.i) artikuluan % 100eko birjarpen tasa ezarri zuen unibertsitateko katedradunen, unibertsitateko irakasle titularren eta unibertsitateko kontratupeko irakasle doktoreen irakaskidegoetako lanpostuetarako. Muga horren barruan, unibertsitate bakoitzak, gutxienez, eskaintzen diren lanpostuen % 15 gorde behar du Ramón y Cajal programa bukatu duten eta I3 ziurtagiria eskuratu duten ikertzaile doktoreentzat, bakoitzari dagokion kategorian.

Halaber, unibertsitateko irakaskidego batean sartzearen ondorioz bete gabe gelditzen diren kontratupeko irakasle doktoreen lanpostuei dagokienez, zilegi da horiek hurrengo ekitaldiko birjarpen tasan gehitzea.

19. artikulu horretako bosgarren idatz-zatian ezartzen da birjarpen tasa hori balioduna izateko baldintza izango dela horren ondoriozko lanpostuak Lan Publikoaren Eskaintzan sartzea. Gainera, eskaintza hori, EBEPen 70. artikuluko 2. idatz-zatian ezarritakoarekin bat etorriz, Administrazio Publikoaren gobernu erakundeak onetsi behar du, eta autonomia erkidegoko aldizkari ofizialean argitara eman behar da, edo, bestela, Estatukoan, 2018. urtea amaitu baino lehen.

Bestalde, 2001eko abenduaren 21eko Unibertsitateei buruzko 6/2001 Lege Organikoaren 62.2 artikuluan ezarritakoa aplikatuz, unibertsitateek ahalmena dute unibertsitateko katedradunen kidegoan sartzeko barne-igoerako lanpostuetarako deialdiak egiteko, betiere irakaskidegoetan sartzeko txanda libreko Lan Publikoaren Eskaintzan dagoen lanpostu kopurua gainditzen ez bada urte horretako deialdian.

Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuan ezarri bezala, Lan Publikoaren Eskaintzak, giza baliabideak planifikatzeko tresna den aldetik, gehitu beharreko langileak definitzen eta kopuruak zehazten ditu giza baliabideen plangintza orokorretik eratorritako beharren eta lehentasunen arabera. Beste alde batetik, gardentasun eta berdintasun printzipioei jarraikiz, Lan Publikoaren Eskaintzan sartu behar dira, beharrezkoa denean, barne-igoerarako eskaini nahi diren lanpostuak, txanda librean eskaintzen diren lanpostuekin batera, eta bai barne igoerarako diren lanpostuak bai txanda librekoak argi eta garbi egon behar dira bereiz.

Alde horretatik, Nafarroako Unibertsitate Publikoko 2018. urterako Irakasle eta Ikertzaileen Lan Publikoaren Eskaintzak barne hartzen ditu aurrekontu esleipena daukaten eta langile berriak sartuta bete behar diren giza baliabideen beharrak, eta jaso egiten ditu, halaber, barne-igoerarako eskaini nahi diren unibertsitateko katedradunen kidegoetako lanpostuak, txanda librekoetatik bereizita.

Langileen birjarpen tasaren kalkulua Nafarroako Gobernuko Hezkuntzako Departamentuari jakinarazi beharko zaio, eta 2017an zerbitzua emateari utzi dioten langile finkoen kopuruaren araberakoa izango da, 3/2017 Legearen 19.Bat.4 artikuluan ezarritako kalkuluarekin bat etorriz. Kasu honetan, 9 lanpostukoa da, eta, aipatu Legearen 19.Bat.2j) artikuluarekin bat etorriz, horietako bat Ramón y Cajal programa bukatu duten eta I3 ziurtagiria jaso duten ikertzaile doktoreentzat gorde beharko da.

Barne-igoeran eskain daitezkeen unibertsitateko katedradunen kidegoetako lanpostuen kopurua 2017an irakaskidegoetan sartzeko txanda libreko Lan Publikoaren Eskaintzan dagoen lanpostu kopuru bera da.

Bere titularra unibertsitateko irakaskidego batean sartzearen ondorioz 2017an bete gabe gelditu diren kontratupeko irakasle doktorearen lanpostuen kopurua 7 izan da.

Azkenik, 2018ko Estatuko Aurrekontu Orokorrek Lan Publikoaren Eskaintza honetan jasotakoa ez den beste birjarpen tasa bat ezartzen badute, Erabaki hau aldatu egingo da, tasa horretara egokitzeko.

Ikusirik Langileen Kudeaketarako Ataleko buruak egin duen txostena, Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak ontzat eman duena.

Irakaskuntza Batzordeak 2018ko ekainaren 27an egin zuen bileran bere txostena eman ondoren, hau da Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gobernu Kontseiluak, 2018ko uztailaren 5ean egindako bileran, hartu duen,

ERABAKIA:

Lehena.–Lan Publikoaren Eskaintza onestea.

Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuari buruzko Legearen testu bategina onesten duen 2015eko urriaren 30eko 5/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 70. artikuluan eta 2017ko Estatuko Aurrekontu Orokorren 2017ko ekainaren 27ko 3/2017 Lege indardunaren 19. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, onetsi egin da Nafarroako Unibertsitate Publikoko 2018. urteko irakasle eta ikertzaileen Lan Publikoaren Eskaintza.

Bigarrena.–Txanda irekiko lanpostuak.

2018. urterako txanda irekian eskaintzen den irakasle eta ikertzaileen lanpostu kopurua hau da:

I.–Irakasle eta ikertzaile funtzionarioak.

KIDEGOA

TALDEA

LANPOSTUAK GUZTIRA

Unibertsitateko titularra

A1

8

II.–Lotura iraunkorra duten kontratupeko irakasle eta ikertzaileak.

KATEGORIA

LANPOSTUAK GUZTIRA

Kontratupeko irakasle doktorea

8 (*)

(*) Lanpostu horietako bat Ramón y Cajal programa bukatu eta I3 ziurtagiria eskuratu duten ikertzaile doktoreentzat gordeta dago, 2017ko Estatuko Aurrekontu Orokorren 2017ko ekainaren 27ko 3/2017 Legearen 19.Bat.2.j) artikuluan jasotakoari jarraikiz.

–Gainerakoak bere titularra unibertsitateko irakaskidego batean sartzearen ondorioz bete gabe gelditu diren lanpostuak dira.

III.–Barne igoerako lanpostuak.

Unibertsitateko katedradunen kidegoan 2017. urterako barne-igoeran eskaintzen den lanpostu kopurua hau da:

KIDEGOA

TALDEA

LANPOSTUAK GUZTIRA

Unibertsitateko katedraduna

A1

8

Laugarrena.–Hautaketa prozesuak.

Lan Eskaintza honetatik eratortzen diren hautaprobak arautzen dituzten oinarri espezifikoak dagozkion aldizkari ofizialetan argitaratu behar dira hiru urteko epean, lan eskaintza hau argitaratzen den egunetik aurrera, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuari buruzko Legearen testu bategina onesten duen 2015eko urriaren 30eko 5/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 70. artikuluaren 1. idatz-zatian ezarritakoarekin bat.

Bosgarrena.–Hedapena.

Erabaki hau Ekonomia, Plangintza eta Irakasleen gaietarako Errektoreordetzara, Giza Baliabideen Zerbitzura eta Nafarroako Gobernuaren Hezkuntzako Departamentura helaraztea, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea.

Seigarrena.–Errekurtsoak.

Erabaki honen aurka, zilegi da aukerako berraztertzeko errekurtsoa Gobernu Kontseiluaren aurrean, hilabeteko epean, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako lerrun bereko Epaitegietan, bi hilabeteko epean, biak ere argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Iruñean, 2018ko uztailaren 5ean.–Errektorea, Alfonso Carlosena.

Iragarkiaren kodea: F1808856