2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
DEIERRI
Birzatitzea, Zurukuaingo UE-ZUR-10 unitatean. Behin betiko onespena
Alkatetzaren 2018ko apirilaren 21eko Ebazpenaren bidez, hasiera batean onetsi zen Zurukuaingo UE-ZUR-10 unitatea birzatitzea. 2018ko 98. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman zen, maiatzaren 23an, bai eta Udalaren iragarki-taulan ere, eta inork ez du alegaziorik aurkeztu.
Alkatetzak 2018ko ekainaren 22an eman Ebazpenaren bidez, behin betiko onetsi zen UE-ZUR-10 unitatea birzatitzea. Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuan xedatuarekin bat.
Aritzalan (Deierri), 2018ko ekainaren 22an.–Alkatea, Ramiro Urra Marcotegui.
Iragarkiaren kodea: L1808232