131. ALDIZKARIA - 2018ko uztailaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DEIERRI

Hirigintza-kudeaketarako hitzarmena, Hiriberriko 4. poligonoko 410. lurzatian (UE-AR-VILL-22). Behin betiko onespena

Hasiera batean onetsi zen Hiriberriko 4. poligonoko 410. lurzatian hirigintzako aprobetxamenduaren %10aren lagapena eskudirutan emateko hirigintza-hitzarmenaren proposamena, César Jesús Armandáriz Anduezak sustatua, eta jendaurreko epea iragan da inork alegaziorik aurkeztu gabe. Horren ondorioz, Deierriko Udalak, 2018ko ekainaren 14an egin bilkuran, behin betiko onetsi zuen, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen Testu Bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 25. artikuluan eta hurrengoetan xedatuari jarraikiz.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Aritzalan (Deierri).–Alkate udalburua, Ramiro Urra Marcotegui.

Iragarkiaren kodea: L1808149