130. ALDIZKARIA - 2018ko uztailaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

VALTIERRA

Deialdia, Uraren Zerbitzuko arduradun izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez betetzeko. Onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda.
Alkatetzaren 161/2018 Ebazpena

Ikusirik Valtierrako Udaleko Uraren Zerbitzuko arduradun lanpostu bat oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez betetzeko deialdiaren espedientea (deialdia Alkatetzaren 2018ko martxoaren 26ko Ebazpenaren bitartez onetsi zen).

Eskabideak aurkezteko epea iraganik, egoki da izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onestea.

Deialdiaren bosgarren oinarrian xedatutakoari jarraikiz,

EBATZI DUT:

Lehenbizikoa.–Onestea izangai onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda, Valtierrako Udaleko Uraren Zerbitzuko arduradun lanpostu bat oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez betetzeko deialdian:

Behin-behineko onartuak:

MARIANO AZCONA CASTAÑARES

Behin-behineko baztertuak: inor ez.

Bigarrena.–Deialdiaren laugarren oinarrian xedatutakoaren arabera, behin-behineko zerrenda Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, baita Udalaren iragarki-taulan ere.

Hirugarrena.–Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik, betiere ondoko hamar egun balioduneko epearen barruan, izangaiek erreklamazioak jar ditzakete eta, akatsik egin badute, zuzendu.

Valtierran, 2018ko ekainaren 19an.–Alkatea, Victoria Montori Mateo.

Iragarkiaren kodea: L1808093