130. ALDIZKARIA - 2018ko uztailaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

BARAÑAIN

Deialdia, haur-hezitzaile lanpostua betetzeko izangaien
zerrendak hautaproben bidez osatzeko

Barañaingo Udalak, Tokiko Gobernu Batzarrak 2018ko ekainaren 8an hartutako erabakiaren bidez, deialdia onetsi du haur-hezitzaile lanpostuan aritzeko izangaien bi zerrenda hautaproben bidez osatzeko, Barañaingo Udalean sortzen diren beharrei erantzuteko. Zerrenda bat izanen da prestakuntzarako zerbitzu berezietan aritzeko eta, bestea, aldi baterako kontratazioak egiteko.

Deialdi horien oinarriak eskura daude http://www.baranain.es/eu/?idioma=eu web-orrian eta Herritarrentzako Laguntza Bulegoan (Barañaingo Udaletxeko plaza, z.g.).

Eskaerak aurkezteko epea hamabost egun baliodunekoa izanen da, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Barañainen, 2018ko ekainaren 19an.–Alkate udalburua, Oihane Indakoetxea Barberia.

Iragarkiaren kodea: L1808085