13. ALDIZKARIA - 2018ko urtarrilaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MENDABIA

2018ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Mendabiako Udalak, 2017ko abenduaren 21ean egin osoko bilkura berezian, aho batez erabaki zuen hasiera batean onestea 2018ko ekitaldiko plantilla organikoa eta langileen izenen zerrenda, eta espedientea jendaurrean edukitzea, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan xedatuari jarraikiz, iragarkiak paratuta Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki oholean, hamabortz egun balioduneko epean, bizilagun eta interesdunek espedientea aztertu eta bidezkoak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Aipatu jendaurreko aldia iraganda erreklamaziorik aurkezten ez bada, behin betiko onetsitzat joko da, eta haren testu osoa argitara emanen, Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Mendabian, 2017ko abenduaren 22an.–Alkate udalburua, María Josefa Verano Elvira.

Iragarkiaren kodea: L1715104