13. ALDIZKARIA - 2018ko urtarrilaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITZAGAONDOA

2018ko ordenantza fiskalak. Hasierako onespena

Itzagaondoko Udalak, 2017ko abenduaren 19ko bilkuran eta erregelamenduaren araberako quoruma zuela, hasiera batean onetsi zituen ondotik ematen diren udal ordenantzak:

1.–Ordenantza fiskal orokorra.

2.–Ordenantza fiskala, jabari publikoko zoru, hegalkin eta zorupean erabilera pribatiboa edo aprobetxamendu berezia egiteko tasak arautzen dituena.

3.–Ordenantza fiskala, jabari publikoko zoruan, hegalkinean eta zorupean hornidura zerbitzuak ustiatzen dituzten enpresen aprobetxamendu berezien tasak arautzen dituena.

4.–Ordenantza fiskala, lizentziak oro har eta zehazki hirigintzakoak emateko tasak arautzen dituena.

5.–Ordenantza fiskala, ezkontza zibilak egiteko tasak arautzen dituena.

6.–Ordenantza fiskala, Kontribuzio bereziak arautzen dituena.

6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari jarraikiz, delako espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.

Ardatzen, 2017ko abenduaren 21ean.–Alkatea, Elsa Plano Urdaci.

Iragarkiaren kodea: L1714960