13. ALDIZKARIA - 2018ko urtarrilaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GALAR

Xehetasun-azterketa, Cordovillako 1. poligonoko 574.etik 576.era bitarteko lurzatietan. Hasierako onespena

Galar Zendeako Udalak, 2017ko azaroaren 16an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Cordovillako 1. poligonoko 574.etik 576.era bitarteko lurzatietan Rosa María Garbayo Aguadok sustatu duen xehetasun-azteketa.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezko bada hori egitea.

Getze Galarren, 2017ko abenduaren 27an.–Alkatea, Cecilio Lusarreta Echarri.

Iragarkiaren kodea: L1715101