13. ALDIZKARIA - 2018ko urtarrilaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CASTEJON

1. aldaketa 2018rako aurrekontu luzatuan. Hasierako onespena

Castejongo Udalak, 2017ko abenduaren 14an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 1. aldaketa (goranzko doikuntza) 2018rako aurrekontu luzatuan.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Castejonen, 2017ko abenduaren 20an.–Alkatea, David Álvarez Yanguas.

Iragarkiaren kodea: L1714956