13. ALDIZKARIA - 2018ko urtarrilaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

Aldaketa, Kultur Etxeko aretoak eta Udalaren bertze lokal batzuk erabiltzeko prezio publikoak erregulatzen dituen arauan. Hasierako onespena

Udal honek, 2017ko abenduaren 28an egin osoko bilkuran, honako erabaki hauek hartu zituen:

Hasiera batean onestea, 2018ko urtarrilaren 1etik aitzina indarra har dezan, Burlatako Kultur etxeko aretoak eta Udalaren bertze lokal batzuk erabiltzeko prezio publikoak erregulatzen dituen arauan jasotako tarifak aldatzea.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 325. artikuluan xedatuarekin bat, espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita, interesdunek hura aztertu eta bidezkotzat jotzen dituzten erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Burlatan, 2017ko abenduaren 29an.–Alkatea, José M.ª Noval Galarraga.

Iragarkiaren kodea: L1800069