2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IZARBEIBARKO MANKOMUNITATEA
17/2017 aldaketa aurrekontuan. Behin betiko onespena
2017ko 226. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 23an, aurrekontuan 17/2017 aldaketa egiteko hasierako onespenaren erabakia. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuko aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.
Kreditu berezia:
GASTUA:
9200-1600003.–Gizarte segurantza, itxitako ekitaldia: 10.472,57 euro.
FINANTZAKETA:
8700000.–Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 10.472,57 euro.
Garesen, 2017ko abenduaren 21ean.–Mankomunitateko burua, Sabina García Olmeda.
Iragarkiaren kodea: L1714948