13. ALDIZKARIA - 2018ko urtarrilaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ULTZANUETA ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

2018ko aurrekontua. Hasierako onespena

Mankomunitatearen Batzar Orokorrak, 2017ko abenduaren 20an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zituen 2018ko aurrekontuaren espedientea, eta hura betearazteko oinarriak.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 201 eta 202. artikuluetan eta ondokoetan, eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatuari jarraikiz, espedientea hamabortz egun baliodunean egonen da ikusgai, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Larraintzarren (Ultzama), 2017ko abenduaren 20an.–Mankomunitateko burua, Martín Picabea Aguirre.

Iragarkiaren kodea: L1715091