13. ALDIZKARIA - 2018ko urtarrilaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZARAITZUKO IBAXAREN BATZORDEA

2018ko tasak eta prezio publikoak. Onespena

Zaraitzuko Ibaxaren Batzordeak, 2017ko abenduaren 19an egin bilkuran, aho batez onetsi zituen 2018rako tasa eta prezio publikoak. Hona hemen:

Larreen aprobetxamendua: ardi eta ahuntz azienda, 0,39 euro; behi azienda, 6,39; eta behor azienda, 10,10 euro.

Etxerako epaitzak: 48,42 euro.

Batzordekideak bilkuretara joatea: 31,63 euro.

Fotokopiak eta inprimaketak USBetatik: 0,10 euro.

Langileen eta batzordekideen kilometrajeak: basozainak, larrezainak eta Iratiko zaintza: 0,40 euro/km; gainerako langile eta batzordekideak: 0,30 euro/km.

Batzordekideen batzordeak: 10 euro/ordua.

Irati mantentzeko prezio publikoa: 5 euro/ibilgailua, 30 euro/autobusa eta 2 euro/motoa; eta merkatzeko tiketak ibarreko establezimenduetan ostatatzen direnendako edo bertan 12 euro baino gehiago kontsumitzen dutenendako: ibilgailuak, 2 euro; autobusa, 15 euro; eta motoa, euro 1.

Zizen gaineko ordenantza: 8 euro/eguna. 80 euro/denboraldia. 30 euro/denboraldia, erroldatu gabeendako, ibarreko etxe baten jabe badira.

Baskulan pisatzea: 0,50 euro/tona.

Erabaki honek 2018ko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra eta indarrean segituko du hura aldatzea edo indargabetzea erabakitzen ez den bitartean. Haren kontra indarra duen legeriak aurreikusitako errekurtsoak para daitezke: administrazioarekiko auzi errekurtsoa eta/edo aitzinetik eta hautara, gora jotzeko errekurtsoa eta berraztertzeko errekurtsoa.

Ezkarozen, 2017ko abenduaren 21ean.–Batzordeko burua, Gustavo Goiena Agirre.

Iragarkiaren kodea: L1714940