13. ALDIZKARIA - 2018ko urtarrilaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZKOIENGO, MARTZILLAKO, FALTZESKO ETA FUNESKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

2018ko aurrekontua. Hasierako onespena

Azkoiengo, Martzillako, Faltzesko eta Funesko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen Batzarrak, 2017ko abenduaren 18an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zituen entitatearen 2018ko ekitaldiko aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten. Erreklamaziorik aurkeztu ezean, aurrekontua behin betikoz onetsitzat joko da, jendaurreko epea iraganik.

Azkoienen, 2017ko abenduaren 21ean.–Mankomunitateko burua, Nuria Autor Resano.

Iragarkiaren kodea: L1715230