13. ALDIZKARIA - 2018ko urtarrilaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NOAIN ALDEKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

2018ko aurrekontua eta plantilla organikoa. Hasierako onespena

Noain aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko Batzarrak, 2017ko azaroaren 30ean egin bilkuran, hasiera batean onetsi zituen 2018ko aurrekontu orokorra, hura betearazteko oinarriak eta plantilla organikoa.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271 eta 235.2. artikuluan xedatuari jarraikiz, espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesa dutenek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Noainen, 2017ko abenduaren 26an.–Mankomunitateko burua, Jesús M.ª Erburu Anchaño.

Iragarkiaren kodea: L1715110