13. ALDIZKARIA - 2018ko urtarrilaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CASCANTEKO, CINTRUENIGOKO ETA FITEROKO UR MANKOMUNITATEA

2018ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Cascanteko, Cintruenigoko eta Fiteroko Ur Mankomunitatearen Batzarrak, 2017ko abenduaren 21ean egindako bilkura arruntean, legez eskatzen den gehiengoa zuela, 2018ko ekitaldiko plantilla organikoa onestea erabaki zuen, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan eta horrekin bat heldu den legerian agindutakoari jarraituz.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 202. artikuluan eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235.2 artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hamabost egun baliodunean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta entitateko ediktuen oholean iragarkia paratu ondotik, herritarrek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta bidezkoak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten. Inork erreklamaziorik aurkezten ez badu, espedientea behin betiko onetsitzat joko da, aitzineko paragrafoan aipatutako jendaurreko aldia iragandakoan, galarazi gabe Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu behar izatea.

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan eta aipatu legeetan ezarritakoa bete dadin.

Cintruenigon, 2017ko abenduaren 22an.–Mankomunitateburua, Oscar Bea Trincado.

Iragarkiaren kodea: L1715032