13. ALDIZKARIA - 2018ko urtarrilaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

2018ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Tuterako Udalak, 2017ko abenduaren 22an egin osoko bilkura arruntean, erabaki zuen hasiera batean onestea Tuterako Udalaren 2018ko plantilla organikoa, haren barnean izanik toki entitatearena, Udalaren Ur Batzordea erakunde autonomoarena eta Castel-Ruiz enpresa-entitate publikoarena. Orobat onetsi zituen plantilla organikoa betearazteko arau osagarriak.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235.2 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako plantilla Idazkaritzan egongo da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan eta legezko determinazioak bete daitezen.

Tuteran, 2018ko abenduaren 28an.–Alkate udalburua, Eneko Larrarte Huguet.

Iragarkiaren kodea: L1715257