13. ALDIZKARIA - 2018ko urtarrilaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TAFALLA

13., 15., 17. eta 18. aldaketak 2017ko aurrekontuan. Hasierako onespena

Tafallako Udalak, 2017ko abenduaren 19an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen Udalaren aurrekontuko 13/2017, 15/2017, 17/2017 eta 18/2017 aldaketak.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Tafallan, 2017ko abenduaren 21ean.–Alkatea, Arturo Goldaracena Asa.

Iragarkiaren kodea: L1714922