13. ALDIZKARIA - 2018ko urtarrilaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Aldaketa, Alde Zaharreko barne eraberritzeko plan berezian, katastroko 1. poligonoko 1301 lurzatian (Errekoleten kalea, 2-4). Hasierako onespena

Iruñeko Udaleko Gobernu Batzarrak, 2017ko abenduaren 19an, honako erabaki hau hartu zuen:

JOB 19-DIC-17 (4/CV).

“Ikusirik Iruñeko Alde Zaharreko BEBPBa aldatzeko proposamena, alegia hirigintzako determinazio berri batzuk onestea katastroko 1. poligonoko 1301 lurzatirako; ikusirik Nafarroako Gobernuaren 117/2017 Ebazpena, azaroaren 30ekoa, zeinek baimentzen baitu etxebizitza babestuen erreserba kentzea proposatutako aldaketaren bizitegi ahalmen berrian; eta Hirigintza Gerentziako Planeamenduko zuzendariak 2017ko urriaren 30ean emandako txostenaren eta Hirigintza Gerentziako legelariak 2017ko abenduaren 11n emandako txostenaren arabera, ERABAKI DA:

1. Hasiera batez onestea aldaketa Alde Zaharreko barne eraberritzeko plan berezian, katastroko 1. poligonoko 1301 lurzatian (Errekoleten kalea, 2-4), 2017ko urriaren 11n Luis Irisarri Nagorek tramitera aurkeztua Oscar Vidaurre SL ordezkatuz. Bertan zuzkidura-jarduketa bat proposatzen da, eraikinaren erabilera aldatzeko.

2. Espedientea jendaurrean edukitzea hilabetean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, eta orobat Foru Komunitatean argitaratzen diren egunkarietan iragarkiak paratzea.”

Iruñean, 2017ko abenduaren 27an.–Alkatea, Joseba Asiron Saez.

Iragarkiaren kodea: L1715187