13. ALDIZKARIA - 2018ko urtarrilaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORBARA

2018rako zerga-tasak

Orbarako Udalak, 2017ko abenduaren 30ean egin bilkura arruntean, erabaki zuen 2017ko udal zergen eta tasen karga-tasak, indizeak eta ehunekoak beren horretan uztea 2018rako, eta 2018ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitarte izatea indarrean. Hona hemen zehazturik:

1.–Hiri-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,26ko karga-tasa, katastroko balioaren gainean.

2.–Landa-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,68ko karga-tasa, katastroko balioaren gainean.

3.–Ekonomia-jardueren gaineko zerga: Nafarroako Gobernuak onetsitako tarifen gainean ez da karga indizerik aplikatuko.

4.–Eraikuntza, obra eta instalazioen gaineko zerga: %2, obra gauzatzeko aurrekontuaren gainean.

5.–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga: zerga erregulatzen duen arau berria 2018an indarrean sartzen denean zehaztuko da.

6.–Ur hornidura: Ordenantzetako tarifak.

Jakinarazten da Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean ezarritako ondorioetarako, kontuan hartuta erabaki honen aurka aukeran aurkezten ahalko direla:

–Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, erabakia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Epaitegiei zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina.

Orbaran, 2017ko abenduaren 30ean.–Alkatea, Gorka Beunza González.

Iragarkiaren kodea: L1800103