13. ALDIZKARIA - 2018ko urtarrilaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORBAIZETA

2018rako zerga-tasak. Onespena

Orbaizetako Udalak, 2017ko abenduaren 18an egindako bilkura arruntean, erabaki zuen bere horretan uztea 2017ko udal zergen eta tasen karga-tasak, indizeak eta ehunekoak 2018rako, eta 2018ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitarte izatea indarrean. Hona hemen zehazturik:

1.–Hiri-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,4386ko karga-tasa, katastroko balioaren gainean.

2.–Landa-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,8160ko karga-tasa, katastroko balioaren gainean.

3.–Ekonomia-jardueren gaineko zerga: Nafarroako Gobernuak finkatzen dituen tarifak.

4.–Eraikuntza, obra eta instalazioen gaineko zerga: %2,5, obra gauzatzeko aurrekontuaren gainean.

5.–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga: zerga erregulatzen duen arau berria 2018an indarrean sartzen denean zehaztuko da.

6.–Belaiak: larre irekietarako nahiz pentzeetarako:

–Behi azienda 4,50 euro/burua.

–Zaldi aziendak: 5,18 euro buruko.

–Ardi-aziendak: 0,62 euro/burua.

7.–Kanpaldietako tasa:

–2,00 euro, lagun eta egun bakoitzeko. Erreserbetarako fidantza: %50.

–4,00 euro ibilgailuak gauean aparkatzea, akanpatutako jendea kenduta.

8.–Ur hornidura:

–Kontagailuen alokairuko kuotak: 7,35 euro lauhilekoan.

–Kontsumoa: kuota finkoa: m³-ko prezioa: tarifa bakarra: 0,220000 euro/m³.

9.–Elektrizitate hornidura: tarifa ofizialak.

Jakinarazten da Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean ezarritako ondorioetarako, kontuan hartuta erabaki honen aurka aukeran aurkezten ahalko direla:

–Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, erabakia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Epaitegiei zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina.

Orbaizetan, 2017ko abenduaren 28an.–Alkatea, Sergio Múgica Chapar.

Iragarkiaren kodea: L1800094