13. ALDIZKARIA - 2018ko urtarrilaren 18a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

6/2018 EBAZPENA, urtarrilaren 2koa, Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, herrietako 2018ko jaiegunak aldatzen dituena.

Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiaren azaroaren 30eko 1213/17 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko herrietako 2018ko jaiegun ordainduak, errekuperatu behar ez direnak, ezarri ziren.

Nafarroako udal eta kontzeju bakoitzaren jaiegunak zehaztu ziren ebazpen horren eranskinean.

2017ko 240. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 18an, eta akatsak atzeman dira zenbait herritako jaieguntzat emandako datan.

Uztailaren 28ko 2001/1983 Errege Dekretuaren 46. artikuluarekin bat, indarrean baita irailaren 21eko 1561/1995 Errege Dekretuaren xedapen indargabetzaile bakarrean ezarritakoaren arabera, herrietako jaiegunak aldatzeko legezko oztoporik ez dagoenez, aldaketak ez baitie hirugarrenei kalterik egiten.

EBATZI DUT:

1. Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiak azaroaren 30ean emandako 1213/17 Ebazpenaren eranskina aldatzea. Ebazpen horrek Nafarroako Foru Komunitateko herrietako 2018ko jaiegun ordainduak, errekuperatu behar ez direnak, ezarri zituen. Aldaketa honen ondorioz, eranskinean ondoko herrientzat datozen jaiegunen ordez honako hauek ezartzen dira:

Baztan: urriaren 26a (San Lukas jaiaren osteko ostirala).

Lerin: abenduaren 4a.

Los Arcos: maiatzaren 21a.

Sartaguda: abuztuaren 8a.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Garapen Ekonomikorako Departamentuko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Iruñean, 2018ko urtarrilaren 2an.–Izaskun Goñi Razquin, Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusia.

Iragarkiaren kodea: F1800130