Iragarkia
129. ALDIZKARIA - 2018ko uztailaren 5a
1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
796/2018 EBAZPENA, ekainaren 19koa, Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onesten baitira, Nafarroako Landa Garapenerako 2014-2020 Programaren barnean, “Nekazaritzaz bestelako jarduerak sortzeko eta garatzeko inbertsioak” 6.4 azpineurrirako laguntzen 2018ko bigarren deialdia eta oinarri arautzaileak.
Nafarroak, bere foru araubideari esker, eskumen osoa du nekazaritza eta abeltzaintza gaietan, ekonomiaren antolamendu orokorrarekin bat, hala ezarrita baitago Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoaren 50.1.a) artikuluan. Bestalde, lege organiko horren 56.1.a) artikuluan ezarritakoaren arabera, eta jarduera ekonomiko orokorraren oinarriekin eta antolamenduarekin bat, Nafarroako Foru Komunitateari dagokio Nafarroaren barnean jarduera ekonomikoa planifikatzeko eta garapen ekonomikoa sustatzeko eskumen osoa.
Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren (LGENF) bidezko landa garapeneko laguntzei buruzko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko abenduaren 17ko 1305/2013 (EB) Erregelamenduak, Kontseiluaren 1698/2005 (EE) Erregelamendua indargabetzen duenak, 19.1.b) artikuluan, nekazaritzaz bestelako jarduerak sortzeko eta garatzeko inbertsioetarako laguntza ezartzen du.
2014ko urriaren 30ean, Batzordeak eta Espainiak 2014-2020 Elkartzeko Akordioa sinatu zuten, Europar Batasunaren EIE funtsak erabiltzeari buruz. Gero, 2015eko otsailaren 13an, onetsi zen Espainiako 2014-2020 Landa Garapenerako Esparru Nazionala, Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioak egina.
Batzordearen azaroaren 18ko 8143/2015 Exekuzio Erabakiaren bidez, Europar Batasunaren erakundeek Nafarroako Landa Garapenerako 2014-2020 Programa onetsi zuten. Programaren “Nekazaritza eta enpresa ustiategien garapena” 6. neurrian dago “Nekazaritzaz bestelako jarduerak sortzeko eta garatzeko inbertsioak” 6.4 azpineurria.
Nekazaritzaz bestelako jarduerak sortzeko eta garatzeko inbertsioetarako laguntzaren xedea da lan aukera berriak bultzatzea landa lurraldearen ekonomia eta gizartea dinamizatzeko, landa eremuen despopulatzea saihestuz. Horretarako, lehiakortasuna sustatzen da nekazaritzako sektorean, nekazaritzaz bestelako jardueretara dibertsifikatuz.
Nafarroan ugari dira nekazaritzako familia ustiategiak, egitura txikikoak, eta, horren ondorioz, merkatuen bilakaerak eta arau berrien eskakizunek eragin handia dute haietan. Ildo horretatik, negozio-linea berrien bilaketa erraztu behar da, nekazaritzako jarduera osatzeko, urtarokotasuna murriztuz eta sektorearen independentzia handituz.
Beraz, neurri honen esparru juridikoa 1305/2013 (EB) Erregelamendua izanen da, Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren (LGENF) bidez landa garapenari laguntzeari buruzkoa, eta, orobat, hura garatzeko erregelamenduak:
–Batzordearen martxoaren 11ko 807/2014 (EB) Erregelamendu Delegatua, 1305/2013 (EB) Erregelamendua osatzen duena.
–Batzordearen uztailaren 17ko 808/2014 (EB) Exekuzio Erregelamendua, 1305/2013 (EB) Erregelamendua aplikatzeko xedapenak ezartzen dituena.
–Batzordearen uztailaren 17ko 809/2014 (EB) Exekuzio Erregelamendua, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 1306/2013 (EB) Erregelamendua aplikatzeko xedapenak ezartzen dituena, honako hauei dagokienez: kudeaketaren eta kontrolaren sistema integratua,landa garapeneko neurriak eta baldintzazkotasuna. Eta Batzordearen uztailaren 10eko 2017/1242 (EB) Exekuzio Erregelamenduak 809/2014 (EB) Erregelamendua aldatu zuen.
–Batzordearen martxoaren 31ko 640/2014 (EB) Exekuzio Erregelamendua, zeinak osatu baitzuen Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 1306/2013 Erregelamendua, honako hauei dagokienez: kudeaketaren eta kontrolaren sistema integratua, ordainketak ukatu edo kentzeko baldintzak eta zuzeneko ordainketei, landa garapenerako laguntzari eta baldintzazkotasunari aplika dakizkiekeen zehapen administratiboak.
Neurri honi, orobat, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legea aplikatuko zaio.
Ebazpen honen aldeko txostena eman du Nafarroako Landa Garapenerako 2014-2020 Programaren kudeaketa agintaritzak.
Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 artikuluak eta Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen irailaren 21eko 78/2016 Foru Dekretuak eman dizkidaten eskudantziak erabiliz, eta urtarrilaren 23ko 7/2013 Foru Dekretuaren bidez eman dizkidaten ahalmenak baliatuz, izan ere, dekretu horren bidez Nekazaritza Bermatzeko Europako Funtsak (NBEUF) eta Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsak (LGENF) finantzaturiko gastuak Nafarroako Foru Komunitatean ordaintzen dituen erakundea baimendu eta haren antolamendua eta funtzionamendua ezarri baitziren,
EBATZI DUT:
1. Nafarroako 2014-2020 Landa Garapeneko Programaren barnean, “Nekazaritzaz bestelako jarduerak sortzeko eta garatzeko inbertsioak” 6.4 azpineurrirako laguntzen oinarri arautzaileak onestea. Oinarri horiek jaso dira ebazpen honen 1etik 4ra bitarteko eranskinetan.
2. “Nekazaritzaz bestelako jarduerak sortzeko eta garatzeko inbertsioak” izeneko laguntzen 2018ko bigarren deialdia onestea.
3. Deialdi honetarako eskaerak aurkezteko epea hilabete batekoa izanen da, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
4. 738.714,02 euroko gastua baimentzea 2020ko ekitaldirako, ebazpen honek dakartzan konpromisoei aurre egiteko, honen baliokidea den partidaren kargura: Nafarroako Gobernuaren 2017ko Gastuen Aurrekontuetako ‘’Nekazaritzaz bestelako enpresak landa eremuetan sortu eta garatzea. 2014-2020 LGP LGENF’’ izeneko 720007 71720 7709 414200 partida.
5. Oinarri arautzaileak erregistratzea Nafarroako Gobernuaren Diru-laguntzen Datu Basean (NGDDB).
6. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
7. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dute honen kontra, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariari zuzendua, argitara eman eta biharamunetik hilabeteko epean.
Iruñean, 2018ko ekainaren 19an.–Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusia, Ignacio Gil Jordán.
1. ERANSKINA
Nafarroako 2014-2020 Landa Garapeneko Programaren barneko “Nekazaritzaz bestelako jarduerak sortzeko eta garatzeko inbertsioak” 6.4 azpineurrirako laguntzak. Oinarri arautzaileak
1. oinarria.–Xedea.
1. Oinarri hauen xedea da laguntza hauek arautzea: Nafarroako 2014-2020 Landa Garapeneko Programaren barreneko “Nekazaritzaz bestelako jarduerak sortzeko eta garatzeko inbertsioak” 6.4 azpineurrirako laguntzak. Betiere, honako hauek aplikatuta arautuko da: Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko abenduaren 17ko 1305/2013 (EB) Erregelamenduaren 19.1.b) artikulua eta Batzordearen 2013ko abenduaren 18ko 1407/2013 (EB) Erregelamendua (erregelamenduaren xedea da Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak de minimis laguntzei aplikatzeko modua). (L 352 Europar Batasunaren Aldizkari Ofiziala, 2013ko abenduaren 24koa).
2. Nekazaritzaz bestelako jarduerak sortzeko eta garatzeko inbertsioetarako laguntzaren xedea da lan aukera berriak bultzatzea landa lurraldearen ekonomia eta gizartea dinamizatzeko, landa eremuen despopulatzea saihestuz. Horretarako, lehiakortasuna sustatzen da nekazaritzako sektorean, nekazaritzaz bestelako jardueretara dibertsifikatuz.
2. oinarria.–Lurralde eremua.
1. Nafarroako Foru Komunitateko landa eremuetan nekazaritzaz bestelako jarduerak sortu eta garatzeari aplikatzen ahal zaio laguntza. Ondorio horietarako, landa eremutzat joko dira Nafarroako Landa Garapenerako 2014-2020 Programan ezarritakoak, hau da, DEGURBA sailkapenak landa eremutzat eta dentsitate ertaineko eremutzat jotzen dituenak.
2. Horrenbestez, ez dira diru-laguntza honen xedea hiri eremu zabaletan sortutako edo garatutako nekazaritzaz bestelako jarduerak. Nafarroako 2014-2020 Landa Garapeneko Programan ezarritakoaren arabera, Iruñeko udalerria da hiri eremu zabal bakarra.
3. III. eranskinean jasotzen dira Nafarroako landa eremuko udalerriak, beraien ezaugarri sozio-demografikoekin eta naturako edo ingurumeneko ezaugarriekin batera.
3. oinarria.–Aurreikusitako proiektu motak.
1. Diru-laguntza jasotzeko, proiektuen xedea izan behar da nekazaritzaz bestelako ekoizte-jarduerak sortzea eta garatzea, hau da, honelakoak ekoiztea: saltzeko diren edo merkaturatzen ahal diren ondasun eta/edo zerbitzu pribatuak, edo titulartasun pribatuko ondasunen balioa handitzen dutenak.
2. Diru-laguntzaren xedeko proiektua proiektu handiago baten zatia bada, diru-laguntza jasotzeko baldintza da berezko entitatea eta izaera finalista izatea, independenteki eta bera bakarrik hartuta.
3. Dibertsifikazio proiektuek arlo hauetako batekoak izan behar dute:
a) Ingeniaritzako, arkitekturako, aholkularitzako edo albaitaritzako zerbitzu profesionalak, zerbitzu teknikoak edo bestelakoak.
b) Informazioaren teknologiei, informatikari edo bestelakoei lotutako jarduerak.
c) Jarduera artistikoak eta/edo artisautzakoak garatzea.
d) Gizarte zerbitzuak ematea.
e) Nekazaritzaz bestelako jardueretarako lantegiak, industriak, lokalak edo instalazioak ezartzea.
f) Produktuak eraldatzea eta merkaturatzea, ondoriozko produktua Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren I. eranskinean agertzen ez bada.
g) Edozein sektore ekonomikotarako zerbitzuak ematea, nekazaritza eta basogintza barne, edo landa eremuko populaziorako zerbitzuak.
h) Nekazaritza-turismoko, landa turismoko, aisialdiko edo ostalaritzako jarduerak, jolas edo kirol jarduerak, edo lurralde garapen ekonomikoari lotutakoak.
4. oinarria.–Laguntzen xede direnak.
Honako hauek izan daitezke laguntzen onuradun:
a) Pertsona fisikoak:
–Nafarroako Nekazaritzako Ustiategien Erregistroan inskribatutako nekazari profesionalak.
–Aurreko atalean sartutako pertsonen lehen graduko ahaideak.
b) Pertsona juridikoak:
–Nekazaritzako mikroenpresak edo enpresa txikiak.
–Nekazaritzako elikagaien mikroenpresak edo enpresa txikiak.
c) Nafarroako 2014-2020 Landa Garapeneko Programaren “Nekazaritzaz bestelako jardueretarako enpresak landa eremuetan sortzea” izeneko 6.2 azpineurriaren laguntzarekin sortutako enpresak.
5. oinarria.–Laguntza jasotzeko baldintzak.
1. Laguntzen araubide honetan sartzeko, eskatzaileek honako beharkizun hauek bete beharko dituzte:
a) Pertsona fisikoen kasuan:
–Eskaera egiten denean 18 urte beteak izatea.
–Nekazari profesional titularra izatea, edo Nafarroako Nekazaritzako Ustiategien Erregistroan inskribatutako ustiategi baten bazkidea, edo pertsona horren lehen graduko ahaidea.
Nekazari gazteak nekazari profesionaltzat hartzeko, “Nekazari gazteak beren gain jartzea” neurrirako laguntza emateko ebazpena izan behar dute eta/edo 40 urte edo gutxiago izan eta Nafarroako Nekazaritzako Ustiategien Erregistroan ogibide nagusia nekazaritza duen nekazari gisa inskribaturik egon.
Ustiategia mikroenpresa edo enpresa txikia izan behar da, Mikroenpresen, enpresa txikien eta enpresa ertainen definizioari buruz Batzordeak emandako 2003/361/EE Gomendioan ezarritakoaren arabera.
b) Pertsona juridikoen kasuan:
–Mikroenpresa edo enpresa txikia izatea, Mikroenpresen, enpresa txikien eta enpresa ertainen definizioari buruz Batzordeak emandako 2003/361/EE Gomendioan ezarritakoaren arabera.
–Egoitza soziala Nafarroan izatea.
–Helburu soziala nekazaritzako jarduera edo nekazaritzako elikagaien jarduera izatea.
–Nekazaritzako jarduera egiten badu:
I. Nekazaritzako Ustiategien Erregistroan inskribatutako ustiategi baten titularra izan.
II. Bazkideen %50, gutxienez, nekazari profesional izatea.
III. Gutxienez nekazaritzako 0,50 lan unitateko jarduera izatea guztira.
–Nekazaritzako elikagaien jarduera egiten badu:
I. Nafarroako Industria Erregistroan inskribatua egotea.
II. Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren I. eranskinean agertzen diren nekazaritzako produktuak eraldatzeko, merkaturatzeko edo garatzeko jardueraren bat egitea. Salbuespena da arrantzaren sektorea, baita beren emaitza den produktua I. eranskinean jasota ez dutenak ere.
III. Jarduera ekonomikoa landa eremuetan garatzea.
c) LGPren 6.2 azpineurriaren ondorioz sortua bada:
–Emandako laguntzaren azken ordainketa jaso izana.
d) Zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatea.
e) Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13.2 artikuluan laguntzen onuradun izateko ezarritako debeku-egoeretan ez egotea.
2. Gainera, gauzatu beharreko proiektuari dagokionez, honako betebehar hauek bete beharko dira:
a) Nafarroako 2014-2020 Landa Garapeneko Programak landa eremutzat jotzen dituen udalerrietako batean kokatzea.
b) Nafarroako Gobernuaren adostasuna izatea proiektuak ukitzen dituen eremuei dagokienez. Honelako jarduerei lotutako proiektuen kasuan:
–Turismo, ostatu zerbitzuak, aisialdia, jolasaldia eta antzekoak: Garapen Ekonomikorako Departamentuaren aldeko txostena.
–Landa eta kultur ondarea, eta antzekoak: Kultura, Kirol eta Gazteria Departamentuaren aldeko txostena.
–Proiektuaren motagatik behar den beste edozein txosten.
Hala bada, ingurumen eraginaren balorazioa egin beharko da, Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko 4/2005 Foru Legearen arabera, proiektuak ingurumenean eta biodibertsitatean ondorio kaltegarriak baditu.
Nolanahi ere, unitate arduradunek erabakitzen dituzten neurri zuzentzaileak aplikatuko dira, halakorik bada.
c) Laguntza eskaeraren xedeko inbertsioak edo gastuak ez hastea eskaera aurkezten den eguna baino lehen, kostu orokorrak eta/edo proiektua garatzeko lizentziak kenduta, betiere 2015eko azaroaren 18aren ondorengoak badira (Batzordeak egun horretan eman zuen 8143/2015 Exekuzio Erabakia, Nafarroako 2014-2020 LGPa onesten duena). Horri dagokionez, bidezkoa bada, instrukzio organoak proiektuaren kokalekua bisitatuko du inbertsioak ez direla hasi egiaztatzeko, eta emaitzaren akta eginen du. Horrenbestez, ez dira diruz lagunduko aipatu akta egin baino lehenago hasitako proiektuak.
d) Proiektuaren konpromiso ekonomikoak bere gain hartzeko finantzaketa ahalmen nahikoa izatea, berezko baliabideen bidez eta/edo laguntza hauekin bateragarriak diren kanpo finantzaketaren bidez.
6. oinarria.–Konpromisoak eta betebeharrak.
Pertsona edo entitate onuradunek konpromiso hauek hartuko dituzte:
a) Gardentasun betebeharraren gaineko aitorpena aurkeztea diru-laguntza eman zaiola jakinarazi eta hilabeteko epean, Gardentasunari eta Gobernu Irekiari buruzko ekainaren 21eko 11/2012 Foru Legean eta irailaren 11ko 59/2013 Foru Dekretuan ezarritakoari jarraikiz.
b) Proiektua gauzatzea aplikatzen ahal zaizkion Europar Batasuneko, Espainiako eta tokiko arauekin bat, batez ere, honako arlo hauen gaineko arauei jarraikiz: gastuetarako diru-laguntzak emateko baldintzak, bateraezintasuna, estatuko laguntzak, publizitatea, ingurumenaren babesa eta aukera-berdintasuna.
c) Proiektua Nafarroako landa udalerrietan egitea, Nafarroako 2014-2020 LGPko sailkapenaren arabera.
d) Proiektua gauzatzea diru-laguntza emateko ebazpenean adierazten den epean, deusetan galarazi gabe bidezko arrazoiak daudenean onartzen ahal diren luzapenak.
e) Laguntzak jasotzeko ordainketak eta gastuak justifikatzea laguntza emateko ebazpenean ezartzen diren epeetan, eta behar diren agiriak gutxienez bost urtez gordetzea, baita agiri elektronikoak ere.
f) Kostuen moderazioaren gainean ezarritakoa betetzea, 14. oinarrian xedatutakoari jarraikiz.
g) Kontabilitate sistema berezitu bat edo kontabilitate kode egoki bat edukitzea diruz laguntzen den proiektuari lotutako eragiketa guztietarako.
h) Bidezkoa denean, diru-laguntzaren kobrantza erregistratzea kontabilitatean edo erregistro liburuan, Europar Batasunaren (LGENF) eta Nafarroako Gobernuaren partaidetza adierazita, testu hau aipatuz: 2014-2020 LGP (LGENF-NG).
i) Xede berarekin eskatu edo jasotzen dituen bestelako diru-laguntzen berri ematea.
j) Laguntza eskaera aurkezten den unean, azken hiru zergaldietan jasotako diru-laguntzen berri ematea, de minimis araubidea bete den egiaztatzeko. Diru-laguntzak onartu aurretik, egiaztatuko da ea eskatzaileari onartutako de minimis laguntza guztiek ez duten gainditzen 2013ko abenduaren 18ko 1407/2013 (EB) Erregelamenduaren 3.2 artikuluak ezarritako muga.
k) Bost urtez mantentzea laguntzaren xedeko jarduera, diru-laguntzaren ordainketa jasotzen den egunetik hasita, ezinbesteko kasuetan izan ezik.
l) Jendeari eragiketaren helburuaren berri eta LGENFek emandako laguntzaren berri ematea, 22. oinarrian ezarritako errekerimenduak betez.
m) Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuari jakinaraztea azpineurriaren ebaluaziorako eta jarraipenerako adierazleak prestatzeko behar diren datuak.
n) Laguntza ongi eman dela eta gerora konpromisoei eutsi zaiela egiaztatzeko behar diren kontrolak eta egiaztapenak onartzea. Egiaztapen lan horiek Europako Batzordeak, FEAGA-LGENF laguntzen erakunde ordaintzaileak, Nafarroako Landa Garapenerako 2014-2020 Plana kudeatzeko agintaritzak, Estatuko Administrazioaren Kontu-hartze Orokorrak, Kontuen Auzitegiak, Nafarroako Kontuen Ganberak eta Nafarroako Gobernuaren organo fiskalizatzaileek egin ditzakete.
7. oinarria.–Gastu diruz lagungarriak.
1. Gastu diruz lagungarriak:
a) Ondasun higiezinak eskuratzea; diruz lagungarria den gastu osoaren %25 gehienez.
b) Ondasun higiezinak eraikitzea edo hobetzea: premia berrietara egokitzeko inbertsioak, ez konponketa hutsak edo mantentze lanak.
c) Ekipo-ondasunen zuzkidura: makina eta ekipo berriak, ekipo informatikoak, erremintak eta altzariak erostea eta instalatzea, eta garraiorako edo banaketarako egokitzapenak.
d) Diruz lagungarriak diren b) eta c) ataletako kostuei lotutako gastu orokorrak (atal horien %12 gehienez): proiektuaren erredakzioa, obra zuzendaritzak, analisiak, saiakuntzak, muntaketako eta eragiketako ingeniaritza, prestakuntza eta/edo informazio jarduerak, bideragarritasunari eta merkatuari buruzko azterlan eta planak, lege eta finantza arloko aholkularitza, peritu lanak, ingurumen arloko aholkularitza eta ekonomiaren eta ingurumenaren arloko iraunkortasunari buruzko aholkularitza.
e) Inbertsio ukiezinak: konparazio batera, programa informatikoak eta lizentziak erosi eta garatzekoak.
f) Proiektuaren sustapena eta zabalkundea.
2. Honako hauek ez dira diruz lagungarriak:
a) Lurren erosketa eta eskurapen horiekin lotutako gastuak.
b) Ordezpen huts diren inbertsioak, salbu eta erosten diren makinak edo ekipamendua aurrekoak ez bezalakoak badira, erabiltzen duten teknologiagatik, haien errendimenduagatik edo 10 urtetik gorako antzinatasuna izateagatik.
c) Makinak eta ekipamenduak erosteko finantza errentamendua.
d) Bigarren eskuko ekipamendua erostea.
e) Ibilgailuak, salbu eta proiektuaren helburua lortzeko egokitzapenen bat egina dutenak, dauzkaten ezaugarriengatik helburu horretarako bakarrik erabil badaitezke.
f) Material suntsikorra eta jostailuak, apaingarriak eta etxetresna txikiak eta sukaldeko tresneria.
g) Enpresa baten ohiko funtzionamendua, hornidurak, interesak eta horien birfinantzaketa, langileria-gastua, dietak eta kilometrajea, aseguruak eta beste gastu orokor batzuk.
h) Gastu orokorrak eta industria mozkina.
i) BEZa eta pertsona edo entitate onuradunak berreskura ditzakeen zergak ordaintzearen gastuak, interes zordunak eta eragiketa finantzarioen gastuak.
j) Ezkontideen edo lehen mailako ahaideen artean ondasunak eta zerbitzuak eskualdatzea, baita pertsona fisiko eta juridikoen arteko eskualdaketak ere, baldin horiek bazkide baldin badira.
k) Eskura egindako ordainketak.
l) Eskaera aurkeztu baino lehen hasitako inbertsioak edo gastuak, 1.d) atalean definitutako kostu orokorrak eta proiektua garatzeko lizentziak kenduta, betiere 2015eko azaroaren 18aren ondorengoak badira (Batzordeak egun horretan eman zuen 8143/2015 Exekuzio Erabakia, Nafarroako 2014-2020 LGPa onesten duena).
m) Diruz lagundutako proiektuaren jarduerarekin bat ez datozenak.
8. oinarria.–Laguntza kalkulatzeko sistema.
1. Laguntza kapital diru-laguntza zuzena da, eta haren zenbatekoa kalkulatzeko, gastu diruz lagungarriei %40eko laguntza-intentsitatea edo portzentajea aplikatuko zaio.
2. Proiektu bakoitzeko, gehienez ere 200.000 eurokoa izanen da laguntza.
3. LGENFen parte-hartzea guztirako laguntzaren %31koa izanen da.
9. oinarria.–Diru-laguntzak emateko modua eta hautapen irizpideak.
1. Norgehiagokako prozedurari jarraikiz emanen da laguntza hau, aurkeztutako eskaerak alderatuta, haien arteko hurrenkera ezartzeko.
2. Eskaeren hurrenkera prestatzeko, emandako puntuen batuketa eginen da, honako balorazio irizpide hauen arabera (gehienez ere 100 puntu lortzen ahalko dira): |
HAUTAPEN IRIZPIDEAK, 06.4 NEURRIA | BAREMAZIOA | ||
IZENBURUA | DESKRIBAPENA | GEHIENEKO PUNTUAZIOA | KALKULUA EDO GRADUAZIOA |
ESKATZAILEAREN IZAERA | 35 | ||
Tipologia | Pertsona fisikoak edo mikroenpresak (Mikroenpresen, enpresa txikien eta ertainen definizioari buruz Europako Batzordeak 2003ko maiatzaren 6an emandako Gomendioaren arabera) | 5 | Pertsona fisikoak edo mikroenpresak: 5 puntu |
Generoa | Emakumea, edo gutxienez emakumeen %50eko parte-hartzea pertsona juridikoaren kapital sozialean eta gobernu organoetan. | 5 | Emakumea edo emakumeen > %50eko parte-hartzea: 5 puntu |
Gazteak | Gaztea (40 urtekoa edo gazteagoa), edo gutxienez gazteen %50eko parte-hartzea pertsona juridikoaren kapital sozialean eta gobernu organoetan | 5 | Gaztea edo gazteen > %50eko parte-hartzea: 5 puntu |
Desgaitasuna | Desgaitasuna duen pertsona, edo gutxienez desgaitasuna duten pertsonen %50eko parte-hartzea pertsona juridikoaren kapital sozialean eta gobernu organoetan (abenduaren 23ko 1971/1999 Errege Dekretuaren arabera) | 5 | Desgaitasuna duena edo halakoa dutenen > %50eko parte-hartzea: 5 puntu |
Nekazaritzako ustiategi mota | Lehentasunezko nekazaritzako ustiategi baten titularra/bazkidea edo haren ahaidea | 2 | Ustiategi lehenetsia: 2 puntu |
Nekazaritzako abeltzaintzako ustiategi baten titularra/bazkidea edo haren ahaidea (Baldin Nafarroako Nekazaritza Ustiategien Erregistroan “teknika eta ekonomia arloko orientabidea” abeltzaintzakoa edo mistoa –abeltzaintza barne– bada) | 2 | Abeltzaintzako ustiategia: 2 puntu | |
Nekazaritzako ustiategi baten titularra/bazkidea edo haren ahaidea, ustiategia Nafarroako arraza autoktonoen hazleen elkarte batean bada | 1 | Nafarroako arraza autoktonoen hazleen elkarte batean inskribatutako ustiategia: 1 puntu | |
Prestakuntza | Eskatzaileak edo haren bazkide batek jarduera berriaren gaian izandako berariazko prestakuntza. | 5 | Jarduera berriaren gaietan bigarren mailako hezkuntza edo baliokidea: 2 puntu Jarduera berriaren gaietan goi mailako hezkuntza, unibertsitate-hezkuntza edo baliokidea: 5 puntu |
Eskatzailearen berritasuna | Ez da onuradun izan laguntzaren aurreko deialdietan (2014-2020 LGP) | 5 | Ez da onuradun izan: 5 puntu |
PROIEKTUAREN KOKALEKUA | 30 | ||
Udalerriaren ezaugarri sozio-demografikoak | Biztanle kopurua | 2 | 2.000tik behera: 2 puntu 2.000tik 10.000ra bitarte: 1 puntu |
Biztanleriaren dentsitatea (biz./km²) | 2 | 20tik beherakoa: 2 puntu 20tik 200era bitarte: 1 puntu | |
2000-2013 aldiko biztanleria joera (2013ko biztanleria/2000ko biztanleria) | 2 | 0,95etik beherakoa: 2 puntu 0,95etik 1,50era bitarte: 1 puntu | |
Zahartze indizea (%) | 2 | 35 urtetik gorakoa: 2 puntu 20tik 35era bitarte: 1 puntu | |
Langabezia tasa (%) | 1 | 10 urtetik gorakoa: 1 puntu | |
Lanpostuak (kopurua/100 biz.) | 1 | 40tik beherakoa: 1 puntu | |
Udalerriaren ezaugarri naturalak edo ingurumenekoak | Natura 2000 Sarearen azalera (%) | 2 | 30,00 urtetik gorakoa: 2 puntu 0,00 baino handiagoa, 30,00 arte: 1 puntu |
Nekazaritzako azalera erabilgarria (%) | 2 | 25,00 baino gehiago: 2 puntu 0,00 baino handiagoa, 25,00 arte: 1 puntu | |
Isolamendua (minutuak) | 2 | 40 baino gehiago: 2 puntu 15etik 40ra bitarte: 1 puntu | |
Eremu mota | 4 | Eskualde menditsua (EM): 4 puntu Naturak bereziki mugaturiko eskualdea, eskualde menditsua ez dena (NBME): 2 puntu | |
Higiezin mota | Egun dagoen higiezina | 5 | Egun dagoen higiezina: 5 puntu |
Ondareak babestutako higiezina | 5 | Ondareak babestutako higiezina: 5 puntu | |
KALITATE DEITUREI ETA/EDO SEKTOREKO ELKARTEEI ATXIKITZEA | 15 | ||
Kalitate ziurtapenak | Nafarroako kalitate ziurtapenei atxikitako eskatzailea (ekoizpen ekologikoa salbu), edo eskatzaile gisa lotuta dagoen nekazaritzako ustiategia dago atxikia | 10 | Ziurtapen bakoitzeko: 2 puntu |
Elkartze maila | Jarduera berriaren sektoreko elkarte espezifikoen bazkidea da eskatzailea | 5 | Elkarte batean edo bitan inskribatua: 2 puntu 2 elkartetan edo gehiagotan inskribatua: 5 puntu |
INGURUMEN ARLOKO ALDERDIAK | 20 | ||
Eragile ekologikoa | Nafarroako Nekazaritzako Produkzio Ekologikoaren Kontseiluaren erregistroan inskribatutako eragilea, edo eskatzaile gisa lotuta dagoen nekazaritzako ustiategia dago inskribatuta | 8 | Eragile ekologikoa: 8 puntu |
Klima-aldaketa arintzea | Energia berriztagarriko berokuntza eta etxeko ur beroaren instalaziorako inbertsioa edo instalazio klase hori duen proiektua (Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2009ko apirilaren 23ko 2009/28/EE Zuzentarauko definizioaren arabera) | 5 | Energia berriztagarriko inbertsioak/hornidura: 5 puntu |
%100ean berriztagarria den energia elektrikoa kontsumitzen duen jarduera, zerbitzu hori eskaintzen duen entitate merkaturatzaile batekin sinatutako kontratu baten bidez eta/edo bere instalazio berriztagarri baten bidez | 5 | Berriztagarriaren entitate merkaturatzailearekiko kontratua eta/edo bere instalazio berriztagarria: 5 puntu | |
Hondakinen murrizketa | Lehengai gisa azpiproduktuak erabiltzen dituen jarduera (Hondakinei eta Lurzoru Kutsatuei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legeko definizioaren arabera) | 2 | Azpiproduktuen/Hondakinen erabilera: 2 puntu1 |
1. Irizpide hau erabiliko da baldin azpiproduktua (Hondakinei eta Lurzoru Kutsatuei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legearen definizioaren arabera) erabiltzen bada jarduera berrirako lehengai beharrezko gisa. |
3. Eskatzaileak adierazi beharko du, berariaz, zer hautapen irizpideren arabera eskatzen duen aplika dakiola aurreko baremoa. Eskaera hau erantzukizunpeko adierazpentzat hartuko da laguntza eskaera aurkeztean biltzen diren irizpideei dagokienez, edo, egoki denean, eskaerak aurkezteko epea bukatzeko egunari dagokionez, eta bete beharreko konpromisotzat deskripzio memorian aurreikusitako ekintzei dagokienez, eta horrekin bat etorri beharko du.
4. Eskatzaileak eskatutako hautapen irizpideek ekarritako puntuak bakarrik emanen dira. Baldin betetzeko zenbait modu onartzen dituen irizpide bat ezarri bada, puntu gehien ematen dituen egoera hartuko da aintzat, betiere eskura dagoen informazioarekin egiaztatzen ahal bada.
5. Laguntza hartu ahal izateko, gutxienez ere 20 puntu lortu beharko dira. Hortik beherako puntuazioa lortzen duten eskaerak ezetsi eginen dira.
6. Berdinketa gertatuz gero, ingurumeneko alderdietan puntuaziorik altuena duen eskaerak lehenetsiko da. Berdinketak badirau, eskatzailearen izaeran puntuazio altuena lortzen duen eskaera lehenetsiko da. Hala ere berdinketak badirau, proiektuaren kokalekuan puntuazio altuena duena lehenetsiko da. Azkenik, berdinketak jarraitzen badu, “Kalitate deiturei eta/edo sektoreko elkarteei atxikitzea” atalean puntuaziorik altuena duen eskaera lehenetsiko da.
7. Norgehiagokako prozedura aplikatuta eskaeren hurrenkera lortu ondoren, deialdiaren aurrekontu kreditua ez bada nahikoa laguntza eskaera guztiei erantzuteko, aipatutako hurrenkerako azken eskatzaileak, aurrekontuko zuzkidura badu eta eskatutakoa baino zenbateko txikiagoa badagokio, emandako laguntza berretsi beharko du, edo horri uko egin, jakinarazi eta 10 egun naturaleko epean gehienez ere. Berretsiz gero, pertsona onuradunak hartu gabe duen laguntzaren zatia jaso dezake, betiere laguntza jaso duten beste espediente batzuek gastu txikiagoak badituzte, organo emaileak emandako laguntza aldatu eta gero.
8. Ezetsi eginen dira aurrekontuan kreditu nahikoa ez izateagatik onartu ezin diren gainerako eskaerak.
10. oinarria.–Laguntza eskaerak eta eskatutako dokumentazioa aurkeztea
1. Eskaerak aurkezteko epea hilabete batekoa izanen da. Deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hasiko da, eta argitalpen egunaren egun baliokidean bukatuko da. Baldin mugaegunaren hilabetean ez badago zenbaketaren hasierako hileko eguna bezalako hileko egunik, ulertuko da epea amaitzen dela hilabeteko azken egunean. Epez kanpo aurkeztutako eskaerak ez dira onartuko.
2. Eskaera eta dokumentazioa telematikoki aurkeztuko dira nahitaez, horretarako ezarritako programaren bidez. Programa Nafarroako Gobernuaren Interneteko atarian dago, izapideen katalogoan (www.navarra.es). Tramitea egiteko, eskatzailea egiaz bera dela egiaztatu behar da, bere ziurtagiri digitalaren bidez edo IFZ+PINa erabilita.
Behar diren baliabideak ez dituzten edo aholkularitza behar duten eskatzaileei tramitazioa errazteko, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren entitate laguntzaileen bidez egin daiteke tramitazioa. Entitate horiek izapideen katalogoaren fitxan agertzen dira.
3. Laguntza eskaera 2. eranskinean adierazitako agiriekin batera aurkeztu behar da (dokumentuak eskaneatuta, bereizita eta behar bezala identifikatuta egonen dira, eta jatorrizkoen kopia zehatzak izanen dira).
4. Laguntza eskaera bakarra aukez daiteke deialdiko eta pertsonako.
11. oinarria.–Instrukzio organoa.
Neurri honetan aurreikusitako laguntzak emateko prozeduren instrukzioa Landa Aniztasunerako Atalari dagokio (Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako Zuzendaritza Nagusiko Landa Aniztasunerako eta Garapenerako Zerbitzuari atxikia).
12. oinarria.–Laguntza eskaerak egiaztatu eta balidatzea.
1. Landa Aniztasunerako Atalak laguntza eskaerak jasotakoan, eskatzen den dokumentazio guztia duten egiaztatuko da. Akatsen bat baldin badago, laguntza eskatzaileari eskatuko zaio 10 eguneko epean zuzendu dezala, eta adieraziko zaio ezen zuzendu ezean eskaerari uko egiten diola ondorioztatuko dela eta espedientea artxibatzeko ebazpena emanen dela.
2. Dokumentazioa oso-osorik dagoenean, behar diren kontrolak eginen dira, eskatzen diren baldintzak betetzen diren egiaztatzearren. Landa Aniztasunerako Atalak espedientea behar bezala tramitatzeko beharrezkotzat jotzen duen edozein argibide edo dokumentazio eskatzen ahalko du.
13. oinarria.–Kostuen moderazioa.
1. Diru-laguntzak onartzerakoan gastu publikoaren efizientzia bilatzen duen printzipio ekonomikoarekin bat, Batzordearen 809/2014 (EB) Exekuzio Erregelamenduaren 48. artikuluak eta Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 28. artikuluak eskatzen dute proposatutako kostuak moderatuak direla egiaztatzea, eta hori ebaluatzeko metodologia zehazten.
2. Ondorio horietarako, kostuen moderazioaren printzipioa aplikatu dela bermatzeko, Landa Aniztasunerako Atalak sistema hauek erabiliko ditu, kasuan-kasuan:
a) Erreferentziako kostuak: zenbateko diruz lagungarria bi hauen arteko txikiena izanen da: eskatzaileak aurkeztua eta modulu hauek aplikatzearen ondoriozkoa:
I. Proiektu teknikoaren edo memoria baloratuaren gainean:
–Ostalaritzarako eraikina egitea eta/edo birgaitzea: 1.328,50 euro/m² erabilgarri.
–Merkataritzako lokala, bulegoa edo antzekoa egitea eta/edo egokitzea: 600 euro/m² erabilgarria.
–Produkzio zentroa egitea eta/edo egokitzea: 3800,10 euro/m².
–Biltegia egitea eta/edo egokitzea: 150 euro/m².
II. Proformako fakturen gainean:
–Landa ostatuko ekipo-ondasunak: 5.500 euro/plaza finkoa (Turismoko txostenean ezarritako plaza kopuruaren arabera).
–Ekipo-ondasunak merkataritzako lokaletan, bulegoetan edo antzekoetan: 750 euro/m² erabilgarria (proiektu teknikoan edo memoria baloratuan ezarritako azaleraren arabera).
–Web-orria (web diseinua eta sorrera, edukien edizioa, ostatatzea eta mantenimendua): 2.000 euro.
–Bideragarritasun-plana egitearen ordainsariak: 720 euro.
b) Eskaintza desberdinak alderatzea: erreferentziako kostuak aplikatzekoak ez direnean erabiltzen da, eta honela egiten da: gutxienez hiru proformako fakturaren artean hautatzea. Eskatzaileak horiek aurkeztu beharko ditu eskaerarekin batera, baldin eta proiektuaren gastu diruz lagungarrien zenbatekoa 5.000 eurotik gorakoa bada.
Eskaintzak hornitzaile independenteek eginak izan beharko dira, eta obra, ondasun edo zerbitzu proiektu beraren gainean prestatuko proformako fakturekin justifikatu behar dira, merkatuko preziora egokitzen dela justifikatzeko.
Horrez gain, legeak eskatzen duen informazioa izan behar dute, entitatea identifikatzen duten datuen informazio fidagarria bilduta eta, orobat, zehatz-mehatz azalduta entregatu beharreko ondasunaren ezaugarri teknikoak, lan egiteko gaitasunak, tamaina eta abar.
Diruz lagungarria den zenbatekoa finkatzeko, ikuspuntu ekonomikotik onuragarriena den proposamenean agertzen den zenbatekoa hartuko da oinarri.
c) Ebaluazio batzordea: erreferentziako kostuak aplikatzekoak ez direnean eta gastuen ezaugarri bereziak direla-eta ezinezkoa baldin bada xedeko lana edo hornidura egiten duten enpresak aurkitzea, entitate eskatzaileak memoria bat aurkeztu beharko du eskaintza bakarra justifikatzeko. Ebaluazio batzordeak txosten bat eginen du azaltzeko ebaluazioa nola egin den eta zein aurrekontu onartu duen: aurkeztutakoa edo beste aurrekontu alternatibo bat. Batzorde hori Landa Aniztasunerako Ataleko talde teknikoko hiru pertsonak osatuko dute.
3. Eskatzaileak aurkeztutako agiriak nahikotzat jotzen ez badira, gastuen moderazioa behar den bermearekin aplikatu ezin zaien kostuak ez dira diruz lagungarritzat joko.
4. Kostuen moderazioa behar bezala aplikatu dela egiaztatzeko kontrolak laguntza esleitu aurretik eginen dira, laguntza eskaeran oinarrituta, eta, beharrezkoa bada, azken ordainketa egin aurretik osatuko dira, onuradunak aurkeztutako ordainketa eskaeran oinarrituta. Onuradunak eskatutako aldaketen kasuan ere eginen da egiaztapena.
14. oinarria.–Laguntza emateko ebazpena.
1. Eskaerak balidatu eta ebaluatu ondoren, haien lehentasun ordena ezarriko da 9. oinarrian ezarritako hautaketa irizpideen arabera.
Ebaluazioa ikusirik, ebazpen proposamena eginen da, non jasoko baita onuradunek diru-laguntza eskuratzeko behar diren baldintza guztiak betetzen dituztela.
2. Ordainketa bakar batean emanen dira diru-laguntzak, ekitaldiko zein aurrekontu adierazten den deialdian, haren kargura.
3. Ebazpen proposamena ikusirik, Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako Zuzendaritza Nagusiak diru-laguntzen gaineko ebazpena emanen du, gehienez ere hiru hilabeteko epean, eskaerak aurkezteko epea bukatzen denetik hasita.
Epe hori berariazko ebazpenik eman gabe bukatzen bada, eskaera ezetsitzat joko da.
Berariazko edo presuntziozko ezespenaren aurka, pertsona interesdunek zilegi izanen dute gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariari zuzendua, administrazio prozedura erkideari buruzko legeriari jarraikiz.
Ebazpenean, gutxienez, datu hauek agertuko dira: laguntza onartu zaien eskatzaileen zerrenda, laguntzaren zenbatekoa, proiektuak gauzatzeko eta justifikatzeko epeak eta laguntza finantzatzeko funtsen jatorria. Eskaerarik ezetsiz gero, horiek ere espresuki agertuko dira, eta, horien artean, deialdiko aurrekontu-kreditu aski ez izatearen ondorioz ezetsitakoak.
15. oinarria.–Diru-laguntza emateko ebazpenaren aldaketak.
1. Laguntza emateko ebazpenean ezartzen den epean eta moduan gauzatu behar dira proiektuak. Hala ere, aurkeztutako proiektuaren aldaketa nabarmenak dakartzaten inguruabarrak gertatzen direnean, onuradunak horren berri eman behar du, aldaketak aplikatu baino lehen aldaketa eskaera bat aurkeztuz.
2. Aldaketa nabarmen horiek gauzatu ahal izateko, Landa Aniztasunerako Atalaren baimena behar da. Aldaketa baimentzen ez bada, hasierako proiektua bete beharko da.
3. Proiektuaren aldaketa nabarmentzat hartuko da ondorio hauetako bat duena:
a) Ekoizpen orientazioa aldatzea.
b) Pertsona edo entitate onuradunaren titulartasuna aldatzea. Titularrak proiektuaren titulartasuna lagatzen ahalko dio entitate onuradunaren fusioaren, xurgapenaren edo sozietate mota aldatzearen ondoriozko beste titular bati.
c) Laguntzaren oinarri izan diren gastu diruz lagungarriak nabarmenki aldatzea.
d) Aurreikustea laguntzaren oinarri izan diren gastu diruz lagungarrien zenbateko osoaren %60 edo gutxiago gauzatuko direla.
e) Inbertsioen kokalekua aldatzea.
f) Proiektua gauzatzeko epea luzatzea.
4. 16.5 oinarrian ezarritako mugak gainditzen ez dituzten gehikuntzen kasuan, ez da aurreko baimena eskatu behar. Dena dela, onuradunak behar bezala arrazoitu beharko ditu aldaketa horiek ordainketa eskaeran.
5. Aldaketa eskaerak onuradunak egin nahi dituen aldaketak azaldu behar ditu, laguntza eskaeran erabilitako zehaztasun maila berarekin, eta bideragarritasuna bermatu behar da.
Aldaketa aplikatu baino lehen egin behar da eskaera.
6. Ez da inola ere baimenduko laguntzak lortzeko proiektuari emandako puntuazioa kentzea ekartzen duen aldaketarik. Hasieran emandako laguntza ez da handituko.
16. oinarria.–Ordainketa eskaera.
1. Laguntza jasotzeko, onuradunak ordainketa eskaera aurkeztu behar du, 4. eranskinean adierazitako agiriekin batera.
2. Eskaera aurkezteko epea 2019ko azaroaren 15ean bukatuko da.
3. Ordainketa eskaera aurkezten ez bada laguntza emateko ebazpenean ezartzen den egunaren aurretik, ondorioztatuko da berariaz uko egiten diola emandako laguntzari, deusetan galarazi gabe Diru-laguntzei buruzko 11/2005 Foru Legearen 35. artikuluan ezarritakoari jarraikiz bidezko diren erantzukizunak.
4. Inbertsio edo gastu bat diruz lagungarritzat jotzeko, baldintza hauek bete behar ditu: faktura edo froga balio bera duen agiria izatea, sartutako kontzeptuak materialki gauzatu izana eta ordainketa, bankuko ziurtagiriaren bidez frogatua, ordainketa eskaeraren egunaren aurretik egin izana.
5. Proiektua nabarmenki aldatzen ez bada eta azken helburua mantentzen badu, %10 arteko konpentsazioak egin daitezke onartutako gastu diruz lagungarrien artean.
6. Landa Aniztasunerako Atalak espedientea behar bezala tramitatzeko beharrezkotzat jotzen duen edozein argibide edo dokumentazio eskatzen ahalko du.
17. oinarria.–Beste laguntza batzuekiko bateragarritasuna.
1. Deialdi honetako diru-laguntzak bateraezinak dira 1305/2013 EB Erregelamenduaren 59.8 artikuluaren arabera Europako funtsekin finantzatuta helburu bererako ematen den beste edozeinekin.
2. Deialdi honetako diru-laguntzak beste diru-laguntza batzuekin bateraezinak dira, salbu horien araudian hala aurreikusten bada, galarazi gabe de minimis araubideko beste laguntza batzuen konkurrentziari buruz ezarritakoa; hortaz, laguntza gehienez ere 200.000 eurokoa izanen da hiru zerga ekitalditan, honako honekin bat: Batzordeak 2013ko abenduaren 18an emandako 1408/2013 (EB) Erregelamenduaren 3. artikuluko 2. apartatua; Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak nekazaritzan de minimis laguntzei aplikatzeari buruzkoa da erregelamendu hori.
3. Laguntza hauen pertsona edo entitate onuradunek, ordainketa eskaerarekin batera aurkeztu beharreko zinpeko aitorpenaren bidez, justifikatuko dute xede eta helburu bererako beste laguntzarik eskatu duten edo ez, betiere Batasuneko, Espainiako eta Nafarroako araudian eta Nafarroako Landa Garapenerako 2014-2020 Programan ezarritakoaren arabera. Beste laguntzarik jaso badute, dokumentu horretan idatziko dute zein entitatek eman zien eta/edo laguntzaren zenbatekoa.
4. Hartutako laguntzen zenbatekoa, bakarka edo beste batzuekin batera, ezin da inola ere izan egin beharreko inbertsioaren gastua baino handiagoa.
18. oinarria.–Murrizketak eta zehapenak ordainketetan.
1. Alde batetik, murrizketa egin daiteke aldea badago onuradunak eskatutako ordainketa zenbatekoaren eta bere onargarritasuna aztertu ondoren zehaztutakoaren artean.
Ordainketa eskaeraren zenbatekoa emandakoa baino handiagoa bada, ulertuko da eskatutako zenbatekoa emandakoa dela.
Administrazio kontrolak eta tokian bertan egin beharreko kontrolak egin ondoren, ordainketa eskaeran azaltzen den zenbatekoa %10 handiagoa bada onargarritasun azterketa egin ondoren ordaindu beharreko zenbatekoa baino, ordaindu beharreko diru-laguntza zenbateko onargarrira egokituko da, eta bi zenbateko horien arteko aldearen zenbatekoa duen zehapena aplikatuko da. Zehapen hori ez da laguntza osoa kentzeaz haratago joanen.
Edonola ere, ez da zehapenik aplikatuko baldin onuradunak frogatzen badu, agintari eskudunak onartzeko moduan, bera ez dela onargarri ez den zenbatekoa sartzearen erantzulea, edo agintari eskuduna beste nonbaitetik jabetzen bada onuraduna ez dela horren erantzulea.
2. Bestetik, murrizketa egin daiteke aldea baldin badago onartutako gastuaren eta ordainketa eskaeran justifikatutakoaren artean:
a) Justifikatutako gastua emandakoaren %30etik %60era bitarte bada, ordaindu beharreko diru-laguntza benetako gauzatzeari dagokion zenbatekora doituko da, betiere proiektuaren helburua mantentzen bada, eta %25eko zehapena aplikatuko da.
b) Justifikatzen den gastua emandako zenbatekoaren %30etik beherakoa bada, emandako laguntza kobratzeko eskubidea galduko da.
3. Aurreko zehapenak ez dira aplikatuko baldin eta onuradunak frogatzen badu ezinbesteko arrazoiengatik gertatu direla aldaketa horiek, edo gerora sortutako eta onuradunari egotzi ezin zaizkion arrazoien frogagiriak aurkezten baditu.
19. oinarria.–Ordaintzeko ebazpena.
1. Landa Aniztasunerako Atalak kontrolak eginen ditu, hala agiri bidezkoak nola bertatik bertara, onuradunak hartutako konpromisoak bete diren egiaztatzeko, bai, orobat, gauzatzen den proiektua onartutakoaren araberakoa den. Kontrolen emaitzak ikusirik, laguntzak ordaintzeko ebazpen proposamena prestatuko du.
2. Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako Zuzendaritza Nagusiak laguntza emateko edo ukatzeko ebazpena emanen du. Ebazpen hori arrazoitua izan behar da, eta oinarriak egiaztatuak egonen dira. Laguntzaren onuradunak jaso behar dira bertan. Administrazio egintza hori proiektuaren onuradunari igorriko zaio, eta, bidezkoa bada, laguntzaren ordainketa haren banku-kontuan eginen da.
20. oinarria.–Ez-betetzeen mailakatzea, murrizketak eta salbuespenak.
1. Ezarritako konpromiso eta betebeharrak betetzen ez badira, laguntza egokitu edo osorik itzuli beharko da. Ez-betetzea nolakoa den, laguntza honenbeste murriztu edo itzuli beharko da:
a) Gardentasun betebeharrari buruzko aitorpena aurkezten ez bada diru-laguntza eman dela jakinarazi eta hilabeteko epean: %100.
b) Proiektua gauzatzen ez bada Europar Batasuneko, Espainiako eta tokiko araudiaren arabera: %100.
c) Proiektua gauzatzen ez bada laguntza emateko ebazpenean ezarritako epean edo onartzen diren luzapenen barrenean: %100.
d) Jarduera bertan behera uztea: %100. Ulertuko da jarduera ez dela bertan behera utzi baldin eta, azken ordainketaren ebazpena eman ondoren, onuradunak jardueraren titulartasuna beste pertsona edo entitate bati laga badio, betiere lehenbizikoari onuradunaren izaera eman zizkioten baldintza guztiak betetzen baditu eta hasierako onuradunak hartutako konpromisoak onartzen baditu, edo entitate onuradunaren fusioaren, xurgapenaren edo sozietate mota aldatzearen ondoriozko bati.
e) Kostuen moderazioari buruz ezarritakoa betetzen ez bada: horrek eragindako gastuei dagokien laguntzaren %100.
f) Porrota: %100.
g) Kudeaketa agintaritzak egiten dituen kontrolak onartzen ez badira: %100.
h) Segimendu eta ebaluazioari buruzko datuak ematen ez bazaizkio kudeaketa agintaritzari: %25.
i) Publizitatearen gainean ezarritakoa betetzen ez bada: %25. Ez-betetze hori errepikatzen bada: %50.
j) Hautapen irizpideekin lotutako konpromisoak ez betetzea: %25.
k) Gainerako betebeharrak betetzen ez badira: %10.
2. Ezinbesteko kasu edo salbuespenezko inguruabar hauetako bat gertatzen denean, ez da ondorioztatuko konpromisoak ez direla bete:
a) Onuraduna hiltzea.
b) Onuradunak lanerako ezintasun luzea izatea.
c) Hondamendi natural larria.
d) Jardueraren eraikinen eta/edo instalazioen suntsipena, istripuz.
e) Enpresa osoa edo haren zati handi bat desjabetzea, baldin eta eskaera aurkeztu zenean ezin bazen desjabetzea aurreikusi.
3. Onuradunak edo haren kausadunak ezinbesteko kasuen edo salbuespenezko inguruabarren idatzizko jakinarazpena egin beharko du, behar diren frogagiriak erantsita.
4. Egiaztatzen bada onuradunak nahita egin duela gezurrezko adierazpen bat, emandako laguntza bertan behera utziko da, eta ordaindutako zenbateko guztiak berreskuratuko dira. Gainera, onuraduna neurri horretarako laguntzetatik bazterturik geldituko da, ekitaldi horretan eta hurrengoan, deusetan galarazi gabe Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean ezarritako zehapenak edo adierazpen hori aurkezteko unean iruzurraren kontrako borrokarako indarrean dagoen arauditik datozenak.
5. Artikulu honen 1. eta 2. zenbakietako xedapenak aplikatuko dira, baita NBEFren zirkularretan landa garapenerako laguntzen murrizketak eta bazterketak aplikatzeko irizpideei buruz ezarrita dagoena ere.
21. oinarria.–Itzulketak, arau-hausteak eta zehapenak.
1. Europar Batasuneko araudian xedatutakoa galarazi gabe, itzulketak, arau-hausteak eta administrazio zehapenak Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean xedatutakoarekin bat etorriko dira.
2. Arau-hausteak finkatzeko eta zehapenak ezartzeko prozedura Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean ezarritakoaren araberakoa izanen da.
22. oinarria.–Publizitatea.
1. Oinarri arautzaile hauen esparruan ematen diren laguntzen publizitateari dagokionez, Nafarroako Landa Garapenerako 2014-2020 Programan eta Europar Batasuneko, Espainiako eta eskualdeetako arauetan ezarritakoari jarraikiko zaio. Horretarako, pertsona onuradunek Batasunaren laguntza finantzarioaren berri eman beharko dute:
a) Informazio eta komunikazio jarduera guztietan.
b) Onuradunaren erabilera profesionalerako webgunean, baldin eta loturaren bat ezarri baldin badaiteke webgunearen xedearen eta eragiketari emandako laguntzaren artean.
c) Baldin laguntza publikoa 50.000 eurotik gorakoa bada, gutxienez A3 neurriko informazio panel bat jarri beharko da, jendeak ongi ikusteko moduko toki batean.
Informazio hau agertuko da: jarduera berriaren azalpen laburra; Batasunaren ikurra, web-orri honetan dauden arau grafikoekin bat: http://europa.eu/european-union/about-eu/symbols/flag_es. Ikurraren ondoan, Batasunaren eginkizunaren azalpena agertuko da, adierazpen honen bidez: “Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsa: Europak landa eremuetan inbertitzen du”, eta Nafarroako Gobernuaren logotipoa.
2. Oinarri arautzaile honen babesean ematen diren diru-laguntzak jendaurrean jarriko dira Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean eta 1306/2013 (EB) Erregelamenduaren 111. artikuluan xedatutakoarekin bat.
2. ERANSKINA
Laguntza eskaerarekin batera ondoko agiri hauek aurkeztu behar dira
Laguntza eskaerarekin batera honako dokumentazio hau aurkeztuko da:
1. IFZ.
2. Familia liburua.
3. Estatutuak eta eraketa eskriturak.
4. Laguntza eskatzeko akordioa.*
5. Nekazaritzako ustiategiaren titularraren edo bazkideen baimena.*
6. Ekonomia-jardueren gaineko zergaren ordainketan egunean egotearen ziurtagiria.
7. Enpresa Txiki edo Ertaina izatearen deklarazioa.*
8. De minimis adierazpena.*
9. Laguntza transferentzia bidez kobratzeko eskaera.*
10. Deskripzio memoria.*
11. Proiektu teknikoa edo memoria baloratua.
12. Jabetzaren frogagiriak edo hura erabiltzeko eta gozatzeko legezko gaitasunarenak: lurzati zedula, errentamendu kontratua, erabilera lagapena, salerosketa eskriturak, salerosketarako aurreakordioa eta tasatzaile independente baten ziurtagiria, edo bestelako modalitateak.
13. Lizentziak eta baimenak, edo horiek eskatu izanaren agiriak.
14. Proiektuak ukituko dituen esparruetako erakunde eskudunen txostena.
15. Inbertsioen proformako fakturak.
16. “Prestakuntzaa” eta “elkartegintza maila” irizpideetan eskatutako puntuen justifikazioa.
Espedientearen tramitazioan beste agiri batzuk eska daitezke, jarduera berriaren arabera.
Pertsona edo entitate eskatzaileren batek Landa Aniztasunerako Atalari baimenik ematen ez badio eskabide-orrian adierazitako datuen artetik laguntza tramitatu eta ebazteko beharrezkoak direnak egiaztatzeko Nafarroako Gobernuko edo beste Administrazio Publiko batzuetako organoen bitartez, behar den dokumentazioa erantsi beharko du.
(*) Izartxoarekin markatutako agirietan, erabili beharko da Nafarroako Gobernuaren Atariko Izapideen Katalogoan dagoen eredu normalizatua.
3. ERANSKINA Nafarroako landa eremuko udalerrien ezaugarriak |
UDAL. KOD. | UDALERRIA | BIZTANLERIA 2013AN (biztanleak) | BIZTANLERIAREN DENTSITATEA 2013AN (biz./km²) | BIZTANLERIA JOERA2000-2013 (2013ko biz./ 2000ko biz.) | 2013KO | 2013KO | 2013KO LANPOSTUAK (kopurua/100 biz.) | NATURA 2000 SAREAREN AZALERA (%) | NEKAZARITZAKO AZALERA | ISOLAMENDUA (minutuak) | ESKUALDE MOTA |
ITURRIA: | Nafarroako Estatistika Institutua | Nafarroako Lurralde Estrategia | Landa Garapeneko, | Nafarroako Lurralde Estrategia | Nafarroako Landa Garapenerako (2018ko aldak.) | ||||||
31001 | Abaigar | 98 | 20 | 1,01 | 34,7 | 16,67 | 16 | 2,01 | 70,91 | 38 | Arrunta |
31002 | Abartzuza | 556 | 38 | 1,08 | 32,4 | 12,14 | 20 | 0,00 | 32,13 | 35 | NBME |
31003 | Abaurregaina | 136 | 7 | 0,81 | 45,6 | 5,45 | 19 | 24,45 | 38,52 | 52 | EM |
31004 | Abaurrepea | 38 | 3 | 0,81 | 50 | 3,57 | 18 | 16,23 | 35,37 | 50 | EM |
31005 | Aberin | 390 | 18 | 1,07 | 28,5 | 17,79 | 12 | 0,00 | 63,98 | 30 | NBME |
31006 | Ablitas | 2.632 | 34 | 1,13 | 27,2 | 27,22 | 16 | 39,64 | 66,27 | 14 | NBME |
31007 | Adios | 183 | 22 | 1,28 | 27,9 | 18,64 | 9 | 0,00 | 77,03 | 21 | NBME |
31008 | Aguilar Kodes | 100 | 5 | 0,95 | 55 | 20,00 | 22 | 12,32 | 29,32 | 62 | EM |
31009 | Oibar | 873 | 18 | 0,95 | 31,8 | 12,39 | 14 | 0,60 | 54,93 | 32 | Arrunta |
31010 | Altsasu | 7.711 | 288 | 1,08 | 23,2 | 27,77 | 30 | 0,00 | 23,27 | 35 | EM |
31011 | Allin | 851 | 20 | 1,03 | 31,5 | 22,08 | 15 | 23,86 | 34,84 | 39 | EM |
31012 | Allo | 1.029 | 28 | 0,99 | 35,7 | 20,67 | 49 | 4,14 | 77,08 | 36 | NBME |
31013 | Ameskoabarrena | 785 | 17 | 0,99 | 34,3 | 13,65 | 16 | 51,26 | 16,16 | 48 | EM |
31014 | Antzin | 376 | 43 | 1,25 | 26,1 | 20,27 | 24 | 10,16 | 50,80 | 39 | NBME |
31015 | Andosilla | 2.883 | 56 | 1,19 | 24 | 19,33 | 31 | 10,87 | 70,80 | 44 | NBME |
31016 | Antsoain | 10.976 | 5777 | 1,54 | 16,9 | 20,38 | 29 | 0,00 | 10,99 | 6 | NBME |
31017 | Anue | 460 | 7 | 1,1 | 27,2 | 14,52 | 18 | 31,16 | 18,11 | 17 | EM |
31018 | Añorbe | 556 | 23 | 1,25 | 24,1 | 10,65 | 23 | 0,00 | 60,94 | 21 | NBME |
31019 | Agoitz | 2.684 | 203 | 1,46 | 19,9 | 21,88 | 32 | 21,92 | 16,07 | 25 | EM |
31020 | Araitz | 552 | 14 | 0,9 | 31,3 | 10,47 | 22 | 30,13 | 25,79 | 39 | EM |
31021 | Aranaratxe | 82 | 16 | 0,86 | 34,1 | 6,45 | 21 | 63,20 | 24,26 | 58 | EM |
31022 | Arantza | 634 | 21 | 0,97 | 31,4 | 8,00 | 15 | 0,33 | 15,41 | 56 | EM |
31023 | Aranguren | 8.579 | 212 | 2,29 | 10,5 | 15,06 | 97 | 0,00 | 53,85 | 8 | NBME |
31024 | Arano | 120 | 9 | 0,79 | 28,3 | 33,33 | 19 | 0,00 | 7,82 | 63 | EM |
31025 | Arakil | 959 | 18 | 1,08 | 28,3 | 18,81 | 28 | 32,27 | 37,76 | 20 | EM |
31026 | Aras | 183 | 10 | 0,8 | 40,4 | 7,14 | 11 | 0,00 | 30,06 | 62 | EM |
31027 | Arbizu | 1.099 | 77 | 1,18 | 23,5 | 16,23 | 39 | 57,90 | 24,53 | 29 | EM |
31028 | Artzibar | 276 | 2 | 0,9 | 27,9 | 29,09 | 15 | 40,81 | 8,95 | 44 | EM |
31029 | Los Arcos | 1.182 | 21 | 0,9 | 36,9 | 17,22 | 27 | 28,37 | 64,40 | 39 | NBME |
31030 | Arellano | 205 | 12 | 1,04 | 28,3 | 17,74 | 13 | 0,00 | 67,02 | 37 | NBME |
31031 | Areso | 271 | 23 | 0,92 | 30,6 | 9,78 | 33 | 0,00 | 22,21 | 33 | EM |
31032 | Arguedas | 2.335 | 35 | 1,03 | 29,4 | 20,10 | 33 | 46,18 | 50,57 | 13 | Arrunta |
31033 | Aria | 56 | 7 | 0,82 | 33,9 | 16,00 | 16 | 0,00 | 36,55 | 45 | EM |
31034 | Aribe | 47 | 11 | 0,78 | 40,4 | 8,00 | 43 | 9,91 | 13,43 | 43 | EM |
31035 | Armañantzas | 59 | 5 | 0,65 | 66,1 | 30,00 | 3 | 0,00 | 43,36 | 47 | NBME |
31036 | Arroitz | 1.084 | 20 | 0,92 | 34,7 | 19,67 | 16 | 0,00 | 74,36 | 38 | NBME |
31037 | Arruazu | 120 | 21 | 1,2 | 33,3 | 6,67 | 13 | 51,18 | 32,11 | 26 | EM |
31038 | Artaxoa | 1.721 | 26 | 1,03 | 28,9 | 15,42 | 24 | 0,00 | 64,89 | 31 | NBME |
31039 | Artazu | 116 | 19 | 1,47 | 27,6 | 17,39 | 8 | 0,00 | 51,25 | 19 | NBME |
31040 | Atetz | 238 | 9 | 1,15 | 31,9 | 14,91 | 17 | 0,00 | 37,79 | 27 | EM |
31041 | Aiegi | 2.133 | 222 | 2,13 | 15 | 19,93 | 19 | 0,00 | 31,00 | 31 | NBME |
31042 | Azagra | 3.840 | 116 | 1,09 | 23 | 15,12 | 40 | 0,00 | 68,79 | 32 | Arrunta |
31043 | Azuelo | 38 | 3 | 0,69 | 65,8 | 0,00 | 5 | 26,00 | 16,37 | 57 | EM |
31044 | Bakaiku | 331 | 28 | 0,92 | 36,3 | 14,17 | 28 | 19,39 | 19,23 | 30 | EM |
31045 | Barasoain | 681 | 49 | 1,54 | 21 | 17,65 | 88 | 0,00 | 73,81 | 21 | NBME |
31046 | Barbarin | 62 | 7 | 0,63 | 43,5 | 19,23 | 19 | 0,00 | 74,88 | 35 | NBME |
31047 | Bargota | 305 | 12 | 0,8 | 47,2 | 9,20 | 25 | 0,00 | 49,94 | 50 | EM |
31048 | Barillas | 202 | 67 | 1,01 | 33,2 | 17,65 | 14 | 0,00 | 86,78 | 15 | Arrunta |
31049 | Basaburua | 874 | 11 | 1,29 | 26,3 | 11,08 | 21 | 60,72 | 23,61 | 29 | EM |
31050 | Baztan | 7.974 | 21 | 1,05 | 27,8 | 10,54 | 25 | 43,98 | 26,06 | 41 | EM |
31051 | Beire | 312 | 14 | 1,01 | 34 | 17,92 | 20 | 0,00 | 78,90 | 37 | NBME |
31052 | Beraskoain | 126 | 21 | 1,22 | 15,1 | 15,38 | 23 | 0,00 | 22,73 | 24 | EM |
31053 | Berbintzana | 707 | 54 | 0,98 | 35,5 | 16,72 | 18 | 0,00 | 70,91 | 35 | Arrunta |
31054 | Bertizarana | 614 | 16 | 0,93 | 26,9 | 15,28 | 17 | 84,18 | 6,86 | 37 | EM |
31055 | Betelu | 339 | 49 | 0,97 | 26,3 | 8,61 | 57 | 16,89 | 24,75 | 35 | EM |
31056 | Biurrun-Olkotz | 229 | 14 | 1,27 | 26,2 | 9,52 | 45 | 0,00 | 62,95 | 18 | NBME |
31057 | Buñuel | 2.330 | 65 | 0,96 | 29,7 | 18,65 | 40 | 4,99 | 80,97 | 19 | Arrunta |
31058 | Auritz | 260 | 14 | 0,77 | 29,6 | 9,00 | 25 | 24,40 | 26,16 | 38 | EM |
31059 | Burgi | 231 | 4 | 0,98 | 39,4 | 4,11 | 26 | 36,14 | 3,42 | 57 | EM |
31060 | Burlata | 18.248 | 8295 | 1,08 | 21,7 | 20,16 | 18 | 0,00 | 14,42 | 0 | NBME |
31061 | El Busto | 72 | 10 | 0,7 | 43,1 | 11,11 | 13 | 0,00 | 75,78 | 44 | NBME |
31062 | Cabanillas | 1.483 | 42 | 0,99 | 27,4 | 15,93 | 21 | 45,15 | 62,00 | 9 | Arrunta |
31063 | Cabredo | 100 | 8 | 0,79 | 54 | 9,09 | 22 | 48,52 | 44,92 | 58 | EM |
31064 | Cadreita | 2.075 | 76 | 1,12 | 25,7 | 17,20 | 21 | 0,00 | 73,12 | 18 | Arrunta |
31065 | Caparroso | 2.834 | 35 | 1,22 | 25,9 | 19,01 | 26 | 25,16 | 60,60 | 29 | NBME |
31066 | Carcar | 1.097 | 27 | 0,88 | 32,2 | 16,74 | 25 | 16,90 | 68,11 | 44 | Arrunta |
31067 | Zarrakaztelu | 2.541 | 26 | 0,97 | 27,1 | 19,96 | 22 | 4,29 | 69,24 | 45 | NBME |
31068 | Cascante | 3.970 | 63 | 1,08 | 27,9 | 27,36 | 21 | 0,33 | 75,39 | 12 | Arrunta |
31069 | Kaseda | 1.013 | 12 | 0,96 | 33 | 11,89 | 13 | 1,93 | 51,48 | 38 | NBME |
31070 | Castejón | 4.183 | 227 | 1,33 | 22,4 | 29,16 | 25 | 10,98 | 62,17 | 16 | Arrunta |
31071 | Gazteluberri | 16 | 1 | 0,73 | 100 | 0,00 | 17 | 80,79 | 7,79 | 55 | EM |
31072 | Cintruénigo | 7.776 | 208 | 1,37 | 20,8 | 30,99 | 21 | 0,00 | 73,59 | 19 | Arrunta |
31073 | Ziordia | 372 | 26 | 1,01 | 39,5 | 21,31 | 21 | 18,28 | 18,42 | 38 | EM |
31074 | Zirauki | 503 | 12 | 1,11 | 28,2 | 14,04 | 15 | 0,00 | 46,99 | 20 | NBME |
31075 | Ziritza | 124 | 34 | 1,93 | 15,3 | 34,00 | 7 | 0,00 | 48,78 | 21 | EM |
31076 | Zizur | 3.782 | 81 | 2,89 | 11,1 | 9,30 | 39 | 0,00 | 67,46 | 9 | NBME |
31077 | Corella | 7.878 | 97 | 1,16 | 23,1 | 29,12 | 29 | 0,00 | 78,11 | 19 | Arrunta |
31078 | Cortes | 3.240 | 88 | 0,98 | 26,7 | 23,08 | 23 | 2,50 | 86,81 | 19 | Arrunta |
31079 | Desoio | 87 | 6 | 0,6 | 55,2 | 26,09 | 12 | 0,00 | 34,99 | 51 | NBME |
31080 | Deikaztelu | 659 | 20 | 0,96 | 34,3 | 18,43 | 18 | 0,00 | 70,32 | 34 | NBME |
31081 | Donamaria | 437 | 18 | 1,13 | 22 | 13,83 | 19 | 86,89 | 19,01 | 42 | EM |
31082 | Etxalar | 829 | 18 | 1,05 | 28 | 14,68 | 22 | 0,65 | 14,79 | 53 | EM |
31083 | Etxarri | 74 | 34 | 1,45 | 16,2 | 9,68 | 12 | 0,00 | 59,55 | 21 | EM |
31084 | Etxarri Aranatz | 2.496 | 76 | 1,12 | 25,8 | 17,50 | 20 | 72,66 | 22,77 | 30 | EM |
31085 | Etxauri | 582 | 43 | 1,41 | 20,4 | 16,00 | 17 | 1,19 | 48,24 | 16 | NBME |
31086 | Eguesibar | 18.414 | 344 | 7,84 | 5,9 | 17,92 | 35 | 0,00 | 40,71 | 6 | NBME |
31087 | Elgorriaga | 225 | 58 | 1,09 | 22,2 | 19,54 | 27 | 0,00 | 16,62 | 41 | EM |
31088 | Noain (Elortzibar) | 7.808 | 162 | 1,99 | 12,9 | 19,23 | 74 | 0,00 | 51,85 | 10 | NBME |
31089 | Eneritz | 365 | 39 | 1,9 | 22,2 | 16,95 | 22 | 0,00 | 57,46 | 20 | NBME |
31090 | Eratsun | 159 | 6 | 0,88 | 35,2 | 17,91 | 28 | 23,48 | 3,41 | 48 | EM |
31091 | Ergoiena | 406 | 10 | 0,87 | 41,4 | 10,08 | 14 | 75,70 | 26,75 | 32 | EM |
31092 | Erroibar | 814 | 6 | 1,03 | 33,2 | 9,39 | 25 | 31,92 | 22,29 | 30 | EM |
31093 | Ezkaroze | 338 | 12 | 0,93 | 38,2 | 4,07 | 29 | 0,56 | 22,86 | 63 | EM |
31094 | Eslaba | 128 | 7 | 0,74 | 43,8 | 12,00 | 16 | 0,00 | 36,92 | 42 | EM |
31095 | Espartza Zaraitzu | 88 | 3 | 0,76 | 43,2 | 0,00 | 5 | 29,07 | 4,35 | 61 | EM |
31096 | Esprontzeda | 123 | 14 | 0,72 | 43,1 | 8,00 | 18 | 7,63 | 37,33 | 52 | EM |
31097 | Lizarra | 13.947 | 906 | 1,1 | 26,8 | 20,49 | 30 | 0,83 | 31,71 | 31 | NBME |
31098 | Esteribar | 2.428 | 17 | 1,6 | 17,3 | 11,69 | 26 | 12,40 | 12,56 | 14 | EM |
31099 | Etaiu | 76 | 6 | 0,79 | 42,1 | 5,71 | 33 | 0,00 | 48,41 | 38 | NBME |
31100 | Eulate | 319 | 31 | 0,86 | 36,1 | 19,01 | 26 | 54,93 | 29,19 | 55 | EM |
31101 | Ezkabarte | 1.781 | 52 | 1,48 | 16,5 | 15,56 | 52 | 0,00 | 34,48 | 7 | EM |
31102 | Ezkurra | 151 | 6 | 0,65 | 39,7 | 11,29 | 15 | 18,79 | 6,47 | 44 | EM |
31103 | Ezporogi | 44 | 1 | 0,7 | 47,7 | 14,29 | 61 | 0,00 | 11,21 | 40 | EM |
31104 | Faltzes | 2.501 | 22 | 0,97 | 32,6 | 16,89 | 23 | 32,12 | 60,48 | 35 | NBME |
31105 | Fitero | 2.123 | 49 | 1,08 | 32,5 | 28,93 | 20 | 0,00 | 30,14 | 24 | NBME |
31106 | Fontellas | 983 | 45 | 1,34 | 18,5 | 12,58 | 44 | 4,27 | 68,56 | 9 | Arrunta |
31107 | Funes | 2.494 | 47 | 1,14 | 22,6 | 15,05 | 29 | 6,60 | 67,96 | 32 | Arrunta |
31108 | Fustiñana | 2.574 | 38 | 1,12 | 27,5 | 21,47 | 32 | 82,71 | 51,43 | 12 | NBME |
31109 | Galar | 1.978 | 44 | 1,71 | 18,1 | 13,56 | 307 | 0,00 | 57,07 | 11 | NBME |
31110 | Galipentzu | 116 | 2 | 0,72 | 44,8 | 28,57 | 10 | 23,85 | 29,79 | 43 | EM |
31111 | Galoze | 104 | 2 | 0,85 | 38,5 | 8,00 | 24 | 60,63 | 7,95 | 55 | EM |
31112 | Garaioa | 99 | 5 | 0,76 | 47,5 | 7,14 | 22 | 0,12 | 19,98 | 46 | EM |
31113 | Garde | 166 | 4 | 0,83 | 34,3 | 15,79 | 18 | 79,29 | 3,50 | 67 | EM |
31114 | Garinoain | 514 | 50 | 1,44 | 19,3 | 19,07 | 12 | 0,00 | 69,49 | 21 | NBME |
31115 | Garralda | 187 | 9 | 0,89 | 33,7 | 8,33 | 35 | 0,63 | 35,26 | 41 | EM |
31116 | Genevilla | 76 | 9 | 0,65 | 50 | 6,67 | 12 | 43,58 | 48,22 | 55 | EM |
31117 | Goizueta | 763 | 8 | 0,84 | 29,8 | 22,84 | 19 | 39,87 | 4,49 | 56 | EM |
31118 | Goñi | 181 | 4 | 0,96 | 40,3 | 7,14 | 34 | 0,00 | 39,33 | 33 | EM |
31119 | Gorza | 50 | 2 | 0,67 | 54 | 25,00 | 0 | 36,67 | 5,48 | 57 | EM |
31120 | Gesalatz | 461 | 6 | 0,96 | 38,2 | 16,67 | 13 | 9,14 | 39,05 | 31 | EM |
31121 | Girgillao | 93 | 4 | 1,29 | 34,4 | 15,38 | 17 | 0,00 | 16,02 | 27 | EM |
31122 | Uharte | 6.781 | 1784 | 2,37 | 14,1 | 17,19 | 57 | 0,00 | 22,51 | 5 | Arrunta |
31123 | Uharte Arakil | 851 | 22 | 1,11 | 28 | 15,67 | 35 | 79,19 | 24,51 | 24 | EM |
31124 | Ibargoiti | 243 | 4 | 1,02 | 36,2 | 9,64 | 31 | 0,00 | 35,37 | 19 | EM |
31125 | Iguzkitza | 329 | 18 | 0,91 | 31,6 | 17,09 | 19 | 1,86 | 51,00 | 29 | NBME |
31126 | Imotz | 434 | 10 | 1,06 | 30,6 | 13,53 | 24 | 0,00 | 27,22 | 24 | EM |
31127 | Irañeta | 172 | 20 | 1,07 | 24,4 | 10,00 | 20 | 66,71 | 33,57 | 24 | EM |
31128 | Izaba | 488 | 3 | 0,93 | 34,8 | 5,11 | 27 | 57,24 | 15,91 | 72 | EM |
31129 | Ituren | 513 | 34 | 1,09 | 21,4 | 14,29 | 19 | 0,00 | 19,79 | 44 | EM |
31130 | Iturmendi | 390 | 39 | 1,03 | 30 | 11,04 | 12 | 17,49 | 23,41 | 32 | EM |
31131 | Itza | 1.131 | 22 | 1,55 | 18,7 | 11,76 | 46 | 0,00 | 44,44 | 17 | NBME |
31132 | Itzagaondoa | 183 | 3 | 1,06 | 31,7 | 19,70 | 13 | 17,82 | 43,42 | 24 | EM |
31133 | Itzaltzu | 52 | 7 | 1,08 | 38,5 | 9,09 | 22 | 21,38 | 25,48 | 67 | EM |
31134 | Jaurrieta | 214 | 7 | 0,84 | 41,1 | 7,46 | 18 | 2,75 | 36,73 | 58 | EM |
31135 | Xabier | 115 | 2 | 0,96 | 54,8 | 3,03 | 28 | 0,47 | 24,85 | 40 | EM |
31136 | Txulapain | 559 | 18 | 1,19 | 18,1 | 9,21 | 32 | 0,00 | 43,00 | 18 | EM |
31137 | Beintza-Labaien | 240 | 9 | 0,83 | 29,6 | 12,38 | 17 | 36,02 | 15,44 | 48 | EM |
31138 | Lakuntza | 1.277 | 116 | 1,31 | 21,1 | 17,35 | 53 | 61,06 | 24,84 | 28 | EM |
31139 | Lana | 187 | 4 | 0,87 | 35,8 | 14,29 | 19 | 83,75 | 18,32 | 52 | EM |
31140 | Lantz | 139 | 8 | 1,13 | 33,8 | 5,36 | 29 | 74,05 | 23,73 | 21 | EM |
31141 | Lapoblación | 147 | 8 | 0,75 | 41,5 | 12,20 | 39 | 31,06 | 52,89 | 66 | EM |
31142 | Larraga | 2.129 | 28 | 1,13 | 24,1 | 15,91 | 23 | 0,00 | 70,08 | 29 | NBME |
31143 | Larraona | 111 | 11 | 0,71 | 51,4 | 11,11 | 22 | 54,41 | 30,49 | 57 | EM |
31144 | Larraun | 997 | 9 | 0,9 | 34,2 | 6,81 | 27 | 29,21 | 25,25 | 28 | EM |
31145 | Elizagorria | 202 | 12 | 0,89 | 36,1 | 13,11 | 25 | 0,00 | 52,11 | 43 | NBME |
31146 | Leatxe | 53 | 4 | 1,08 | 47,2 | 0,00 | 12 | 0,00 | 30,69 | 36 | EM |
31147 | Legarda | 118 | 14 | 1,47 | 32,2 | 6,67 | 29 | 0,00 | 39,29 | 13 | NBME |
31148 | Legaria | 111 | 22 | 0,92 | 33,3 | 12,24 | 40 | 4,33 | 84,57 | 40 | NBME |
31149 | Leitza | 2.889 | 50 | 0,98 | 26,4 | 12,42 | 33 | 0,00 | 17,14 | 35 | EM |
31150 | Leotz | 258 | 3 | 1 | 33,7 | 12,16 | 14 | 17,51 | 22,31 | 29 | EM |
31151 | Lerga | 72 | 3 | 0,86 | 55,6 | 4,35 | 12 | 0,00 | 24,68 | 39 | EM |
31152 | Lerin | 1.756 | 18 | 0,92 | 36,7 | 17,01 | 19 | 3,17 | 72,26 | 41 | NBME |
31153 | Lesaka | 2.784 | 50 | 1,04 | 27,3 | 15,07 | 59 | 0,93 | 12,88 | 54 | EM |
31154 | Lezaun | 261 | 14 | 0,94 | 33,3 | 11,11 | 19 | 0,43 | 39,06 | 39 | EM |
31155 | Ledea | 328 | 17 | 0,99 | 34,5 | 19,17 | 40 | 20,25 | 34,75 | 30 | NBME |
31156 | Lizoain-Arriasgoiti | 323 | 5 | 1,37 | 26 | 18,75 | 15 | 1,20 | 34,56 | 18 | EM |
31157 | Lodosa | 4.836 | 106 | 1,05 | 25,4 | 21,06 | 27 | 1,86 | 59,38 | 44 | Arrunta |
31158 | Longida | 321 | 4 | 1,08 | 26,5 | 13,60 | 18 | 32,82 | 29,82 | 25 | EM |
31159 | Irunberri | 1.379 | 24 | 0,96 | 31,7 | 9,85 | 33 | 47,45 | 30,74 | 29 | EM |
31160 | Lukin | 137 | 16 | 1,08 | 32,1 | 27,66 | 9 | 0,00 | 79,64 | 33 | NBME |
31161 | Mañeru | 431 | 33 | 1,19 | 26 | 16,06 | 17 | 0,00 | 50,12 | 19 | NBME |
31162 | Marañón | 53 | 8 | 0,74 | 37,7 | 13,64 | 31 | 55,15 | 22,27 | 60 | EM |
31163 | Martzilla | 2.813 | 130 | 1,09 | 24,6 | 22,77 | 33 | 10,84 | 65,94 | 25 | Arrunta |
31164 | Mélida | 723 | 28 | 0,89 | 37,9 | 17,13 | 68 | 10,15 | 73,62 | 37 | NBME |
31165 | Mendabia | 3.655 | 47 | 1,02 | 28,6 | 18,78 | 35 | 0,00 | 72,40 | 52 | Arrunta |
31166 | Mendaza | 320 | 10 | 0,87 | 36,9 | 15,74 | 14 | 13,81 | 38,82 | 46 | NBME |
31167 | Mendigorria | 1.095 | 28 | 1,22 | 27,2 | 14,57 | 15 | 0,00 | 72,88 | 21 | Arrunta |
31168 | Metauten | 290 | 13 | 0,97 | 39,7 | 16,67 | 17 | 10,21 | 59,93 | 36 | NBME |
31169 | Milagro | 3.393 | 119 | 1,31 | 22,9 | 19,25 | 44 | 8,29 | 61,42 | 26 | Arrunta |
31170 | Mirafuentes | 53 | 19 | 1,02 | 43,4 | 35,71 | 9 | 0,00 | 57,86 | 49 | EM |
31171 | Miranda Arga | 909 | 15 | 0,91 | 34,1 | 18,64 | 17 | 12,03 | 73,59 | 37 | NBME |
31172 | Elo | 483 | 21 | 1,67 | 18 | 14,78 | 14 | 0,00 | 38,40 | 17 | EM |
31173 | Monteagudo | 1.142 | 105 | 0,97 | 34,9 | 18,70 | 19 | 0,00 | 70,94 | 16 | Arrunta |
31174 | Morentin | 132 | 15 | 1,03 | 30,3 | 31,25 | 8 | 0,00 | 74,50 | 31 | NBME |
31175 | Mues | 90 | 6 | 0,86 | 48,9 | 15,63 | 15 | 0,00 | 52,05 | 44 | NBME |
31176 | Murchante | 3.745 | 279 | 1,22 | 22,3 | 22,70 | 21 | 0,64 | 63,98 | 10 | Arrunta |
31177 | Murieta | 354 | 80 | 1,29 | 28,5 | 15,04 | 82 | 5,09 | 54,98 | 36 | Arrunta |
31178 | Murillo el Cuende | 680 | 11 | 1,05 | 24 | 22,59 | 16 | 5,24 | 67,46 | 36 | Arrunta |
31179 | Murillo el Fruto | 670 | 20 | 0,89 | 35,1 | 20,58 | 23 | 4,02 | 56,20 | 49 | Arrunta |
31180 | Muruzabal | 277 | 44 | 1,11 | 31,8 | 13,73 | 20 | 0,00 | 77,51 | 17 | NBME |
31181 | Nabaskoze | 170 | 2 | 0,8 | 41,2 | 12,82 | 6 | 33,26 | 7,29 | 47 | EM |
31182 | Nazar | 45 | 7 | 0,8 | 37,8 | 16,67 | 20 | 45,66 | 49,14 | 49 | EM |
31183 | Obanos | 924 | 47 | 1,2 | 21,8 | 14,86 | 17 | 0,00 | 60,74 | 17 | NBME |
31184 | Oko | 66 | 19 | 0,78 | 37,9 | 28,00 | 33 | 0,00 | 90,80 | 39 | Arrunta |
31185 | Otsagabia | 604 | 5 | 0,89 | 41,4 | 7,49 | 18 | 73,43 | 21,91 | 64 | EM |
31186 | Odieta | 366 | 15 | 1,15 | 23,2 | 13,58 | 34 | 0,43 | 32,88 | 16 | EM |
31187 | Oiz | 144 | 18 | 1 | 24,3 | 15,79 | 16 | 51,23 | 25,50 | 43 | EM |
31188 | Olaibar | 280 | 18 | 1,64 | 22,1 | 15,65 | 36 | 0,00 | 23,73 | 11 | EM |
31189 | Olazti | 1.627 | 83 | 0,98 | 27 | 21,62 | 35 | 4,19 | 15,60 | 36 | EM |
31190 | Olexoa | 56 | 13 | 1,04 | 42,9 | 0,00 | 12 | 0,00 | 69,84 | 36 | NBME |
31191 | Erriberri | 3.875 | 46 | 1,24 | 25,2 | 18,08 | 26 | 0,00 | 78,85 | 31 | NBME |
31192 | Oloritz | 187 | 5 | 1,07 | 23,5 | 10,00 | 45 | 0,00 | 33,16 | 20 | EM |
31193 | Oltza Zendea | 1.802 | 44 | 1,31 | 20 | 12,50 | 231 | 0,00 | 56,53 | 12 | NBME |
31194 | Ollaran | 404 | 11 | 1,27 | 23,8 | 14,56 | 20 | 0,00 | 36,48 | 25 | EM |
31195 | Orbaitzeta | 214 | 3 | 0,91 | 38,3 | 13,24 | 17 | 76,17 | 24,64 | 51 | EM |
31196 | Orbara | 41 | 5 | 0,71 | 53,7 | 0,00 | 5 | 3,03 | 34,25 | 48 | EM |
31197 | Orisoain | 95 | 13 | 0,96 | 29,5 | 16,67 | 17 | 0,00 | 49,93 | 24 | NBME |
31198 | Orontze | 49 | 4 | 0,86 | 22,4 | 4,55 | 24 | 1,08 | 12,34 | 62 | EM |
31199 | Orotz-Betelu | 165 | 7 | 0,75 | 53,3 | 13,33 | 10 | 12,41 | 6,56 | 46 | EM |
31200 | Oteitza | 950 | 20 | 1,06 | 28,7 | 17,48 | 17 | 0,00 | 79,72 | 31 | NBME |
31202 | Azkoien | 5.975 | 68 | 1,18 | 22 | 18,98 | 43 | 19,72 | 61,92 | 33 | Arrunta |
31203 | Petilla Aragoi | 32 | 1 | 0,74 | 40,6 | 44,44 | 0 | 0,00 | 9,29 | 55 | EM |
31204 | Piedramillera | 46 | 4 | 0,69 | 52,2 | 15,79 | 19 | 0,00 | 61,96 | 42 | NBME |
31205 | Pitillas | 535 | 13 | 0,94 | 37,9 | 17,79 | 14 | 10,41 | 60,25 | 38 | NBME |
31206 | Gares | 2.787 | 70 | 1,22 | 21,6 | 21,08 | 30 | 0,00 | 44,12 | 19 | Arrunta |
31207 | Puiu | 354 | 17 | 1,14 | 31,1 | 14,29 | 12 | 1,78 | 55,89 | 24 | NBME |
31208 | Ribaforada | 3.721 | 128 | 1,17 | 23,5 | 20,37 | 29 | 1,46 | 77,46 | 13 | Arrunta |
31209 | Erromantzatua | 181 | 2 | 1,08 | 32,6 | 13,79 | 19 | 66,67 | 19,47 | 38 | EM |
31210 | Erronkari | 241 | 6 | 0,68 | 38,2 | 6,41 | 31 | 31,31 | 7,80 | 67 | EM |
31211 | Orreaga | 26 | 2 | 0,84 | 38,5 | 0,00 | 39 | 55,63 | 9,74 | 41 | EM |
31212 | Zare | 170 | 13 | 0,71 | 47,1 | 5,80 | 33 | 0,00 | 65,04 | 35 | NBME |
31213 | Saldias | 114 | 13 | 0,75 | 36,8 | 19,67 | 25 | 39,64 | 16,33 | 43 | EM |
31214 | Jaitz | 119 | 8 | 1,04 | 25,2 | 5,77 | 15 | 0,00 | 34,52 | 25 | EM |
31215 | San Adrián | 6.225 | 296 | 1,17 | 21,1 | 20,30 | 45 | 0,00 | 59,64 | 37 | Arrunta |
31216 | Zangoza | 5.080 | 74 | 1,09 | 26,6 | 15,12 | 24 | 5,03 | 60,51 | 35 | Arrunta |
31217 | San Martin Unx | 431 | 9 | 0,92 | 43,2 | 17,61 | 22 | 0,21 | 33,43 | 33 | NBME |
31219 | Santsol | 111 | 8 | 0,9 | 37,8 | 26,32 | 5 | 0,00 | 58,23 | 45 | EM |
31220 | Santakara | 911 | 27 | 0,87 | 32,5 | 18,23 | 15 | 7,84 | 63,03 | 40 | NBME |
31221 | Doneztebe | 1.681 | 195 | 1,24 | 20,3 | 17,27 | 59 | 3,97 | 17,79 | 39 | EM |
31222 | Sartze | 66 | 3 | 0,86 | 34,8 | 9,09 | 19 | 51,68 | 5,14 | 59 | EM |
31223 | Sartaguda | 1.345 | 90 | 0,99 | 33,7 | 15,66 | 28 | 16,33 | 66,64 | 41 | Arrunta |
31224 | Sesma | 1.211 | 17 | 0,89 | 37,5 | 14,81 | 39 | 10,86 | 69,80 | 45 | NBME |
31225 | Sorlada | 67 | 10 | 1,29 | 43,3 | 43,75 | 18 | 0,00 | 58,81 | 44 | NBME |
31226 | Sunbilla | 627 | 61 | 0,91 | 30,5 | 14,60 | 22 | 7,44 | 28,27 | 43 | EM |
31227 | Tafalla | 11.201 | 114 | 1,09 | 25,7 | 16,57 | 37 | 0,27 | 63,65 | 28 | NBME |
31228 | Tebas-Muru Artederreta | 647 | 30 | 1,13 | 24,7 | 15,27 | 33 | 0,00 | 38,85 | 14 | NBME |
31229 | Tirapu | 58 | 10 | 0,9 | 34,5 | 17,65 | 14 | 0,00 | 73,31 | 21 | NBME |
31230 | Torralba del Rio | 125 | 7 | 0,81 | 47,2 | 18,18 | 16 | 55,73 | 26,06 | 56 | EM |
31231 | Torres del Río | 147 | 11 | 0,81 | 42,9 | 20,59 | 13 | 0,00 | 53,63 | 46 | NBME |
31232 | Tutera | 35.369 | 164 | 1,27 | 21,6 | 23,93 | 37 | 17,95 | 60,67 | 0 | Arrunta |
31233 | Tulebras | 128 | 34 | 1,18 | 34,4 | 31,11 | 28 | 0,00 | 80,37 | 13 | NBME |
31234 | Ukar | 185 | 16 | 1,59 | 25,9 | 17,14 | 14 | 0,00 | 64,42 | 20 | NBME |
31235 | Uxue | 200 | 2 | 0,84 | 43,5 | 5,45 | 24 | 4,80 | 29,46 | 42 | EM |
31236 | Ultzama | 1.692 | 18 | 1,05 | 27,5 | 9,57 | 43 | 56,19 | 28,09 | 22 | EM |
31237 | Untzitibar | 221 | 6 | 0,97 | 33,9 | 10,84 | 17 | 23,63 | 50,72 | 18 | EM |
31238 | Untzue | 142 | 8 | 1,03 | 38,7 | 8,89 | 9 | 0,00 | 30,30 | 18 | EM |
31239 | Urdazubi | 380 | 51 | 0,97 | 26,3 | 3,47 | 101 | 2,36 | 48,81 | 59 | EM |
31240 | Urdiain | 698 | 46 | 1,09 | 30,2 | 12,50 | 39 | 17,59 | 27,25 | 33 | EM |
31241 | Urraulgoiti | 159 | 1 | 0,93 | 34,6 | 12,96 | 23 | 43,98 | 13,55 | 40 | EM |
31242 | Urraulbeiti | 292 | 5 | 1,05 | 40,4 | 15,22 | 17 | 3,85 | 50,40 | 31 | EM |
31243 | Urrotz-Hiria | 393 | 34 | 1,09 | 23,7 | 19,21 | 30 | 2,62 | 72,77 | 17 | EM |
31244 | Urroz | 181 | 17 | 0,87 | 33,1 | 11,11 | 16 | 46,64 | 22,94 | 46 | EM |
31245 | Urzainki | 101 | 5 | 0,93 | 40,6 | 6,45 | 12 | 62,40 | 14,17 | 69 | EM |
31246 | Uterga | 174 | 19 | 1,26 | 28,2 | 10,71 | 12 | 0,00 | 69,12 | 14 | Arrunta |
31247 | Uztarroze | 160 | 3 | 0,6 | 49,4 | 4,76 | 11 | 18,39 | 17,34 | 76 | EM |
31248 | Luzaide | 379 | 8 | 0,81 | 37,2 | 2,40 | 51 | 30,51 | 22,68 | 54 | EM |
31249 | Valtierra | 2.530 | 51 | 1,04 | 30 | 21,57 | 34 | 27,40 | 56,19 | 18 | Arrunta |
31250 | Bera | 3.829 | 108 | 1,1 | 23,5 | 11,94 | 61 | 1,05 | 20,07 | 54 | EM |
31251 | Viana | 4.062 | 52 | 1,16 | 25,8 | 27,61 | 50 | 2,28 | 64,23 | 53 | NBME |
31252 | Bidankoze | 94 | 2 | 0,82 | 35,1 | 4,00 | 17 | 9,93 | 4,41 | 66 | EM |
31253 | Bidaurreta | 166 | 33 | 1,73 | 22,9 | 10,00 | 11 | 0,00 | 26,33 | 22 | EM |
31254 | Alesbes | 2.910 | 62 | 1,16 | 25,6 | 18,53 | 36 | 6,66 | 74,04 | 24 | Arrunta |
31255 | Villamayor de Monjardin | 135 | 10 | 1,06 | 26,7 | 10,00 | 23 | 0,00 | 49,39 | 32 | NBME |
31256 | Hiriberri Aezkoa | 119 | 6 | 0,78 | 46,2 | 14,04 | 20 | 47,92 | 38,34 | 48 | EM |
31257 | Villatuerta | 1.145 | 49 | 1,47 | 21,8 | 16,36 | 104 | 0,00 | 66,26 | 27 | NBME |
31258 | Atarrabia | 10.308 | 9371 | 1,1 | 19,8 | 18,22 | 20 | 0,00 | 10,19 | 3 | NBME |
31259 | Igantzi | 627 | 38 | 1,07 | 28,7 | 11,40 | 22 | 3,91 | 13,95 | 50 | EM |
31260 | Deierri ibarra | 1.529 | 16 | 1,06 | 31,9 | 15,65 | 19 | 2,53 | 55,70 | 31 | NBME |
31261 | Esa | 239 | 11 | 1 | 38,1 | 15,60 | 27 | 44,11 | 9,32 | 34 | EM |
31262 | Zabaltza | 284 | 20 | 1,82 | 18,3 | 13,91 | 8 | 0,00 | 48,41 | 19 | EM |
31263 | Zubieta | 316 | 18 | 1,03 | 26,9 | 17,92 | 18 | 0,00 | 12,02 | 47 | EM |
31264 | Zugarramurdi | 220 | 39 | 0,94 | 30,5 | 8,26 | 36 | 0,00 | 33,10 | 63 | EM |
31265 | Zuñiga | 132 | 11 | 1,16 | 25 | 38,64 | 11 | 28,72 | 19,65 | 49 | EM |
31901 | Barañain | 21.120 | 15086 | 1,01 | 20,1 | 18,10 | 12 | 0,00 | 17,27 | 0 | Arrunta |
31902 | Berriobeiti | 6.325 | 246 | 5,21 | 8,8 | 18,35 | 65 | 0,00 | 51,01 | 9 | NBME |
31903 | Berriozar | 9.605 | 3557 | 1,73 | 14,6 | 25,13 | 21 | 0,00 | 16,36 | 7 | NBME |
31904 | Irurtzun | 2.300 | 657 | 1,09 | 20,2 | 19,88 | 24 | 0,00 | 22,16 | 19 | EM |
31905 | Beriain | 3.864 | 729 | 1,5 | 14,9 | 21,17 | 59 | 0,00 | 63,10 | 13 | NBME |
31906 | Orkoien | 3.716 | 664 | 2,93 | 10,1 | 18,56 | 140 | 0,00 | 45,91 | 9 | NBME |
31907 | Zizur Nagusia | 14.120 | 2769 | 1,32 | 12,3 | 15,27 | 13 | 0,00 | 40,51 | 6 | NBME |
31908 | Lekunberri | 1.486 | 225 | 1,8 | 18,4 | 14,77 | 44 | 0,00 | 18,91 | 27 | EM |
271 | Landa eremua osotara | 447.522 | 47 | 1,24 | 31,55 | 18,95 | 28 | 20,69 | 40,52 | 34 | - |
4. ERANSKINA
Ordainketa eskaerarekin batera aurkeztu beharreko dokumentazioa
Ordainketa eskaerari agiri hauek erantsi behar zaizkio:
1. Azken exekuzio memoria, Nafarroako Gobernuaren Interneteko atariko izapideen katalogoan dagoen ereduaren arabera.
2. Exekutatutako aurrekontuaren xehetasuna, tramiteen katalogoko eredu normalizatuaren arabera.
3. Egindako ekintzen fakturak eta dagozkien bankuko ordainagiriak.
4. Alta ekonomia-jardueren gaineko zergan, nekazaritzaz bestelako jardueran.
5. Nekazaritzaz bestelako jarduerari dagokion ekonomia-jardueren gaineko zergaren azken ordainagiria.
6. Hala behar bada, obra-lizentzia, jarduera sailkatuaren lizentzia, obraren bukaerako ziurtagiria eta/edo irekitzeko lizentzia.
7. Hautapen irizpide hauek betetzen direla justifikatzeko agiriak, laguntza eskaerak horiengatik puntuak jaso baditu:
I. Elkartze maila: Jarduera berriaren sektoreko elkarte espezifikoen bazkidea.
II. Klima aldaketa arintzea: Energia berriztagarriko berokuntza eta etxeko ur beroaren instalaziorako inbertsioak edo hornidura.
III. Klima aldaketa arintzea: %100ean berriztagarria den energia elektrikoa kontsumitzea, zerbitzu hori eskaintzen duen entitate merkaturatzaile batekin sinatutako kontratu baten bidez eta/edo bere instalazio berriztagarri baten bidez.
IV. Hondakinen murrizketa: Azpiproduktuak erabiltzea jarduera berria garatzeko behar den lehengai gisa.
8. Laguntzen publizitatearen frogagiriak (informazio-panelaren argazkia, webguneetako publizitatea, etab.).
9. Bestelakoak, jardueraren arabera eta deskripzio eta exekuzio memorian eta laguntza emateko ebazpenean adierazitakoaren arabera.
Eskatzaileren batek Landa Aniztasunerako Atalari baimenik ematen ez badio eskabide-orrian adierazitako datuen artetik laguntza tramitatu eta ebazteko beharrezkoak direnak egiaztatzeko Nafarroako Gobernuko edo beste Administrazio Publiko batzuetako organoen bitartez, behar den dokumentazioa erantsi beharko du.
Espedientearen tramitazioan beste agiri batzuk eska daitezke, jarduera berriaren arabera eta amaierako deskripzio eta exekuzio memorian adierazitakoaren arabera.
Iragarkiaren kodea: F1808121
Sarbidea
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50