124. ALDIZKARIA - 2018ko ekainaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEITZA

Eraikuntza-ordenantzaren aldaketa. Hasierako onespena

Leitzako Udalak, 2018ko maiatzaren 29an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Eraikuntza-ordenantzaren aldaketa.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, ordenantza onetsia jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, ordenantzaren aldaketa behin betiko onetsi eta osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Leitzan, 2018ko ekainaren 7an.–Alkatea, Mikel Zabaleta Aramendia.

Iragarkiaren kodea: L1807942