124. ALDIZKARIA - 2018ko ekainaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAZTAN

Laburpena, hizkuntza-paisaia euskaratzeko 2018ko diru-laguntzen deialdiarena

Baztango Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak, 2018ko ekainaren 15ean egin bilkuran, erabaki zuen deialdi honen oinarriak onestea: Baztango elkarteen, merkataritzako eta ostalaritzako establezimenduen edota enpresen hizkuntza paisaia (kanpoko eta barruko errotulazioa, irudi korporatiboa eta web orria) euskaraz edo euskaraz eta gaztelaniaz jartzeko 2018ko laguntzena.

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; haren testu osoa kontsulta daiteke Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean ere (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index). DDBN (identifikazioa): 404163.

Lehena.–Onuradunak.

Diru-laguntza hauen onuradun izaten ahal dira helbide soziala Baztanen duten pertsona fisikoak eta juridikoak, eta ekonomia jarduera Baztango lokaletan garatzen dutenak.

Bigarrena.–Xedea.

Deialdi honen xedea da arautzea eta bideratzea udalerriko establezimenduen errotulazio elementuak, irudi korporatiboa eta web orriak euskalduntzeko asmoz Baztango Udalak emango dituen diru-laguntzak. Diru-laguntza horiek helburu dituzten jardueren bitartez, euskara sustatu eta gizartean duen erabilera zabaldu nahi da.

Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak.

http://www.baztan.eus

Laugarrena.–Zenbatekoa.

Laguntzetarako kuota, guztira: 2.000,00 euro.

Bosgarrena.–Eskabideak aurkezteko epea.

Eskabideak aurkezteko epea 2018ko irailaren 28an bukatuko da, 14:00etan.

Baztanen, 2018ko ekainaren 15ean.–Alkatea, Joseba Otondo Bikondoa.

Iragarkiaren kodea: L1808025