124. ALDIZKARIA - 2018ko ekainaren 28a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

1165/2018 EBAZPENA, ekainaren 19koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana, zeinaren bidez agintzen baita argitaratzeko “Erabakia, Nafarroako Unibertsitate Publikoko gradu ikasketak arautzen dituzten arauak aldatzen dituena”, Gobernu Kontseiluak 2018ko ekainaren 19an hartutako erabaki baten bidez onetsia.

2003ko maiatzaren 12ko 110/2003 Foru Dekretuak onetsitako Unibertsitateko Estatutuetako 40. artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz, agintzen dut argitaratzeko Gobernu Kontseiluaren 2018ko ekainaren 19ko Erabakia, Nafarroako Unibertsitate Publikoko gradu ikasketak arautzen dituzten arauak aldatzen dituena.

“ERABAKIA, NAFARROAKO UNIBERTSITATE
PUBLIKOKO GRADU IKASKETAK ARAUTZEN DITUZTEN
ARAUAK ALDATZEN DITUENA

2009ko uztailaren 1eko Gobernu Kontseiluaren erabaki baten bidez ‘Nafarroako Unibertsitate Publikoko gradu ikasketak arautzen dituzten arauak’ onetsi ziren. Aipatu erabakia 2009ko abuztuaren 17ko 101 zenbakiko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen. Erabaki hori hurrenez hurren aldatu dute ikasturte bakoitzeko lege edo praktika administratiboetara egokitzeko.

2007ko urriaren 29ko 1393/2007 Errege Dekretuak, unibertsitateko ikasketa ofizialen antolaketa ezartzen duenak, lehen xedapen gehigarrian eta bigarren xedapen iragankorrean araututako ziklo ikasketen aurreko sistemaren iraungipenak eta Hezkuntza Ministerioa bi arau horiei buruz egiten ari den interpretazioak behartzen gaituzte ikasketen amaierako proiektuen defentsari dagokionez goi mailako ingeniaritzen iraungitze kronograma ezartzen zuen gradu arautegiko arautegia aldatzera.

Honako hau da Gobernu Kontseiluak, Irakaskuntzako errektoreordeak proposaturik, bere kideek aldez aurretik eztabaida eginda, 2018ko ekainaren 19an egindako bileran, hartu duen,

ERABAKIA:

Lehena.–Nafarroako Unibertsitate Publikoko gradu ikasketak arautzen dituzten arauetako 35. artikulua indargabetzea.

Bigarrena.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agindua ematea.

Hirugarrena.–Ebazpen honen aurka, zilegi da aukerako berraztertzeko errekurtsoa jartzea Nafarroako Administrazioarekiko Auzietako Epaitegietan, bi hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita, Administrazioarekiko Auzi Eskumenari buruzko 1998ko uztailaren 13ko 29/1998 Legearen xedapenetan ezarritakoarekin bat.”

Iruñean, 2018ko ekainaren 19an.–Errektorea, Alfonso Carlosena.

Iragarkiaren kodea: F1808109