117. ALDIZKARIA - 2018ko ekainaren 19a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

KANTAURI ALDEKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

A/31/03632 JV/br espedientea. Jendaurreko epea

–Gaia: obrak baimentzeko eskaera.

–Eskatzailea: Nafarroako Gobernua - Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentua.

–I.F.Z.: S 3100000C.

–Helbidea: González Tablas kalea, 9 behea, 31005 Iruña (Nafarroa).

–Ibaiaren izena eta kodea: Araxes. 1.0400.140.

–Tokia: Errotako presa.

–Udalerria eta probintzia: Araitz (Nafarroa).

Obren azalpen laburra eta helburua:

–Lanen xedea da Arribe-Atalluko errotako presa eraistea, ibai-bazterrak harri-lubetarekin babestea eta ibilgua erregularizatzea.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak aurkezteko aukera izan dezaten hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Araizko udaletxean edo Kantauri aldeko Konfederazio Hidrografikoan (Ur Komisaria, Errotaburuko pasealekua 1, 8. solairua, 20018 Donostia), bertan egonen baita ikusgai espedientea.

Donostian, 2018ko maiatzaren 23an.–Idazkari nagusia. Eskuordez, Zerbitzuko burua (2017ko abenduaren 13ko Ebazpena, 2017ko urriaren 9ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua), Jorge Villar Vázquez.

Iragarkiaren kodea: E1806847