117. ALDIZKARIA - 2018ko ekainaren 19a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2017-P-1189

Ana María Sanz Lumbierrek honako datu eta ezaugarri hauek dituen lur azpiko ur publikoen aprobetxamendua eskatu du:

Aprobetxamendua 4 metroko sakonera duen putzu bat da, Urederra ibaiaren ezkerraldean, polizia-eremuan, Bellin izeneko alderdian (17. poligonoa, 256. lurzatia). Ura jasotzeko ekipoa motoponpa bat izanen da, 19 ZP-koa, 17,4 l/s-ko uneko emariarekin. Ura 5,93 hektareako soro bat (bazkarako artoa eta ilarrak) aspertsio bidez ureztatzeko erabiliko da, Deierriko udal-mugarteko (Nafarroa) 17. poligonoko 256. lurzatian. Urtean 33.367 m³-ko ur bolumena hartuko da guztira, eta batez besteko emari baliokidea 3,757 l/s-koa izanen da kontsumo handieneko hilean.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Konfederazio Hidrografikoan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopiak eta dokumentazio teknikoa Iruñean egonen dira ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2018ko maiatzaren 15ean.–Ur komisarioa, René Gómez López de Munain.

Iragarkiaren kodea: E1807217