117. ALDIZKARIA - 2018ko ekainaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZKOIEN

Jendaurrean jartzea 2018-2019 ekitaldiko
Ekonomia eta finantza plana

Azkoiengo Udalak, 2018ko apirilaren 25ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen Ekonomia eta finantza plana onestea, 2017ko aurrekontua likidatu denean ez baita gastuen gaineko arauari buruzko helburua bete.

Aurrekontu Egonkortasunari eta Finantza Iraunkortasunari buruzko apirilaren 27ko 2/2012 Lege Organikoaren 23.4 artikuluan eta Aurrekontu Egonkortasunari buruzko abenduaren 12ko 18/2001 Legea garatzeko Erregelamendua onesten duen azaroaren 2ko 1463/2007 Errege Dekretuaren 26. artikuluan aurreikusia bete beharrez, erabakitako onespena jendaurrean egonen da, ediktua Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaraturik, aditzera emateko ez beste deusetarako.

Ekonomia eta finantza planaren kopia bat jendearen eskura dago, Udalbatzak osoko bilkuran onetsi duenetik, eta hala egonen harik eta planaren indarraldia bukatu arte, aditzera emateko ez beste deusetarako.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Azkoienen, 2018ko maiatzaren 3an.–Alkatea, Juan Carlos Castillo Ezpeleta.

Iragarkiaren kodea: L1807230