117. ALDIZKARIA - 2018ko ekainaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MENDABIA

6/2018 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

Mendabiako Udalak, 2018ko maiatzaren 31n egin bilkura arruntean, aho batez erabaki zuen hasiera batean onestea 2018ko aurrekontu orokor eta bakar onetsian 6/2018 aldaketa egiteari buruzko espedientea. 78.592,71 euroko kreditu-gehigarria da, gastu orokorretarako diruzaintzako gerakinarekin finantzatua, prozedura judizial batzuk direla-eta legelari eta prokuradoreen zerbitzu-sariak eta ezarritako kostak ordaintzeko.

Espedientea udal idazkaritzan egonen da ikusgai 15 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Epe hori iragaten bada alegaziorik jaso gabe, 6/2018 aurrekontu-aldaketa behin betikoa bilakatuko da, eta argitaratu eginen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Mendabian, 2018ko ekainaren 1ean.–Alkate udalburua, María Josefa Verano Elvira.

Iragarkiaren kodea: L1807418