117. ALDIZKARIA - 2018ko ekainaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEGARDA

Xehetasun-azterketa 2. poligonoko 92. lurzatian. Hasierako onespena

Legardako Udalak, 2018ko maiatzaren 22ko erabakiaren bidez, hasiera batean onetsi zuen Legardako 2. poligonoko 92. lurzatiaren xehetasun-azterketa. Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunez, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Epe horretan, espedientea ikusgai egonen da udal honetako Idazkaritzaren bulegoetan eta bidezkotzat jotzen diren alegazioak aurkezten ahalko dira.

Argitara ematen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.

Legardan, 2018ko maiatzaren 24an.–Alkate udalburua, Silvestre Belzunegui Otano.

Iragarkiaren kodea: L1806916