117. ALDIZKARIA - 2018ko ekainaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ELIZAGORRIA

Herri-larreen zuzeneko adjudikazioa herritarren artean (1. zenbakiko “Prado”, 2. zenbakiko “Charcal eta Serna” eta 3. zenbakiko “Comunero” izenekoak, A lotea)

Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen Erregelamenduan eta udalerri honetako larreen adjudikazioa eta aprobetxamendua arautzen duen ordenantzan ezarritakoari jarraikiz, Elizagorriko Udalak, 2018ko maiatzaren 25ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen 15 egun balioduneko epea zabaltzea, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, interesa duten herritarrek eskaera aurkez dezaten udal bulegoetan honako herri-larre hauen adjudikaziorako: 1. zenbakiko “Prado”, 2. zenbakiko “Charcal eta Serna” eta 3. zenbakiko “Comunero” izenekoak, A lotearenak.

Aipatu herri-larreen ezaugarriak Elizagorriko udal bulegoetan kontsultatzen ahal dira.

Erabaki hori bete beharrez, argitara ematen da iragarki hau eta hamabost egun balioduneko epea irekitzen eskaerak aurkez daitezen.

Elizagorrian, 2018ko maiatzaren 30ean.–Alkatea, Máximo López Caro.

Iragarkiaren kodea: L1807273